<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-15"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF" text="#000000">
og., 2014.eko ekaren 12a 19:22(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi
zuen:<br>
<blockquote cite="mid:5399E1E1.3010407@oihanguren.com" type="cite">
<br>
PO fitxategiak deskargatuta goiko aldaketak ez dira galtzen? Uste
nuen hori proiektu bat pertsona bakarrak itzultzen zuenean soilik
zela egokia. Bestela agian biok gauza bera itzultzen ari gara
jakin gabe... Axola ez bazaizu, hobe dena Verbatim-etik egiten
badugu...
<br>
</blockquote>
<br>
Egiten ari naizena da PO fitxategia deskargatu, 30-40 minutuz itzuli
eta berriro POa igo.<br>
<br>
POa deskargatu nuenean zegoen azken aldaketa begiratzen dut
-adibidez orain hau jartzen du: 2014-06-12 16:40 (<a
href="https://localize.mozilla.org/accounts/asiersar/">asiersar</a>)-,
eta igotzera noanean dagoena. Berdina bada, nik ulertzen dut ez
dagoela arazorik, zuk ez duzula bitartean aldaketarik egin.<br>
<br>
Ni itzulpena lokalean egiten ari naizen bitartean zuk aldaketaren
bat egin baduzu, orduan kontu gehiago izan behar dut. Dena den, POa
igotzerakoan beti erabiltzen dut "Merge the file with the current
file and turn conflicts into suggestions" aukera, eta horrekin ia
seguru nago ez ditudala zure aldaketak zapaltzen, baizik eta nireak
iradokizun modura agertzen direla.<br>
<br>
Asier.<br>
</body>
</html>