[Librezale] Marketplace itzultzen
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Eka 12, 22:33:02, CEST 2014
14-06-12 22:15:18 CESTn, Asier Sarasua Garmendiak idatzia:
> og., 2014.eko ekaren 12a 19:22(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
>>
>> PO fitxategiak deskargatuta goiko aldaketak ez dira galtzen? Uste
>> nuen hori proiektu bat pertsona bakarrak itzultzen zuenean soilik
>> zela egokia. Bestela agian biok gauza bera itzultzen ari gara jakin
>> gabe... Axola ez bazaizu, hobe dena Verbatim-etik egiten badugu...
>
> Egiten ari naizena da PO fitxategia deskargatu, 30-40 minutuz itzuli
> eta berriro POa igo.
>
> POa deskargatu nuenean zegoen azken aldaketa begiratzen dut -adibidez
> orain hau jartzen du: 2014-06-12 16:40 (asiersar
> <https://localize.mozilla.org/accounts/asiersar/>)-, eta igotzera
> noanean dagoena. Berdina bada, nik ulertzen dut ez dagoela arazorik,
> zuk ez duzula bitartean aldaketarik egin.
>
> Ni itzulpena lokalean egiten ari naizen bitartean zuk aldaketaren bat
> egin baduzu, orduan kontu gehiago izan behar dut. Dena den, POa
> igotzerakoan beti erabiltzen dut "Merge the file with the current file
> and turn conflicts into suggestions" aukera, eta horrekin ia seguru
> nago ez ditudala zure aldaketak zapaltzen, baizik eta nireak
> iradokizun modura agertzen direla.
>
> Asier.
>
Ados. Dena den, egon daitekeen arazoa da biok gauza bera itzultzen
egotea, eta alperrikako lana egiten (nahiz eta gero batak bestearen
lana zapaldu ez). Baina tira, 30-40 minutu badira suposatzen dut hori
gertatzeko kasualitate handia behar duela izan.
Gabon!
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago