[Librezale] Geolocation eta airplane mode
Ixiar Iza Agirre
i.iza a bildua elhuyar.com
Al, Uzt 21, 12:12:22, CEST 2014
2014-07-14 21:48 GMT+02:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:
> Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko uztailak 14 11:59):
> >
> >
> > Ez dakit azalpen handiegitan sartzea izango den, baina, tira, jakin
> dezazuen:
> > "hegazkin modu" ondo dago marratxorik gabe, baina ez da hitz-elkarketei
> buruz EIMAren estilo-liburuan dagoen irizpideari jarraitzen zaiolako
> lokalizazioetan, baizik eta aposizio bat delako. Alegia, hitz-elkarketa
> guztiak marratxoz lotzeko irizpidea izango bagenu ere marratxorik gabe
> jarriko genuke. Errazago ulertzeko: "hegazkin" beharrean "isilik" bagenu,
> ez genuke zalantzarik izango eta "isilik modua" jarriko genuke.
> >
> > Kasu honetan, 2. hitza "modu" zen, eta bestela ere marratxorik gabe
> jartzea tokatzen zitzaion. Baina baliteke kasuren batean hitz-elkarketetan
> marratxoa duten hitzak aposizioan egotea, eta, beraz, marratxorik gabe
> idatzi behar izatea (adibidez, "zelula ama").
>
> Eskerrik asko argibide teknikoengatik Ixiar, hemen gehienok
> sasi-profesionalak gara ikusten duzun moduan :)
>
> Bestalde, diozuna kontuan hartua: EJren lokalizazioetako
> estilo-liburuak dakartzan adibideak/azalpenak ez dira erabat zuzenak
> orduan?
>
> Bide batez, animatuko zinateke estilo-liburuan marratxoari buruz
> daukagun atala zabaltzera? Eskertuko lituzke ekarpenak!
>
Estilo-liburuko azalpenak, oro har, zuenak dira, eta baliteke adibideren
bat izatea okerren bat dagoela pentsarazi dizuna (Aurrebista modua, Testu
modua); adibide horietan, ordea, testuingurua behar da aposizioa diren edo
ez jakiteko. Beraz, beste testuingururik ezean, hitz-elkarketa "arrunta"
izan daitezke ("eguzki-lore" motakoa).
Dena den, beharbada komeni zaigu azaltzea zer testuingurutan egin zen
dokumentu hori. Oinarrian, Uzeik eta Elhuyarrek HPSrentzat egindako
lokalizazioak daude (Dooteo ere hartu zuen parte). Denon artean,
lokalizazio haietan sortutako gorabeheren bilduma hartu, eta garbitu/osatu
egin genuen: adibide zehatzegiak (trabarako izan zitezkeenak) kendu, oso
zabalduak zeuden erabilera okerrak argitu, etab. Irizpideak bateratzeko,
hainbat joan-etorri egin zituen dokumentuak, eta, une jakin batean, ez
genuen beste bertsiorik jaso. Halako batean, Interneten jarri zutela jakin
genuen. Hasierako asmoa, beharren arabera osatuz joatea zen; alegia,
dokumentua ezin da behin-betiko dokumentu itxitzat hartu.
Hori horrela, eta azken puntuari erantzunez, egoki ikusten dut aposizioari
buruzko ohar bat-edo sartzea marratxoari buruzko atala osatzeko. Esango
duzue nola egin behar den.
Ixiar
> http://librezale.org/wiki/Arau_orokorrak#Marratxoa_hitz_elkartuetan
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140721/bf5268fb/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago