[Librezale] Geolocation eta airplane mode

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 16, 11:39:17, CEST 2014


> Aupa Ibai,
>
> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko uztailak 16 01:37):
>>
>> Zalantza sortu zait... zergatik da "Hegazkin modua"? Ez al litzake izan
>> beharko "Hegaldi modua"? Flight = Hegaldi da. Gainera, badirudi
>> gazteleratik
>> ekarri dugula zuzenean (Modo avión = Hegazkin modua).
>
> Jatorrizkoa 'Airplane mode' da, ez 'Flight mode':
> http://transvision.mozfr.org/?recherche=hegazkin+modua&repo=gaia&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings
>
> 'Hegazkin modua' nahasgarria suerta badaiteke (ez dut uste hala
> denik), beti jo dezakegu 'Hegaldi modua' erabiltzera jatorrizkoa
> hitzez hitz itzuli gabe.
>
>

Barkatu! Lo falta izango zen ;) Mugikorrerako Ubunturen kateak
itzultzerakoan "Flight Mode" zegoen, eta begiratu gabe ziurtzat jo dut
FirefoxOSn ere jatorrizkoa bera zela.

Tira, beraz "Airplane mode" = "Hegazkin modua" eta "Flight mode" =
"Hegaldi modua" ezta? (ingelesez bi hitz erabiltzen badituzte, guk ere
bai, Hobespenak/Ezarpenak/Aukerak/Konfigurazioa kasuarekin bezala).

Gero beste mezu bat bidaliko dut, izan ere atzo David Planellak idatzi
zidan (Ubunturako itzulpenen koordinatzaileak), eta abuztua baino lehen
mugikorrerako Ubuntu itzuli dezakegun galdetu, urte amaieran merkaturatuko
diren mugikorretan euskara erabili ahal izateko. Gero xehetasunak.

Ibai.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago