[Librezale] Geolocation eta airplane mode

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 21, 14:37:31, CEST 2014


Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko uztailak 21 12:12):
>
> 2014-07-14 21:48 GMT+02:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:
>>
>> Bestalde, diozuna kontuan hartua: EJren lokalizazioetako
>> estilo-liburuak dakartzan adibideak/azalpenak ez dira erabat zuzenak
>> orduan?
>>
>>
>> Bide batez, animatuko zinateke estilo-liburuan marratxoari buruz
>> daukagun atala zabaltzera? Eskertuko lituzke ekarpenak!
>
>
> Estilo-liburuko azalpenak, oro har, zuenak dira, eta baliteke adibideren bat izatea okerren bat dagoela pentsarazi dizuna (Aurrebista modua, Testu modua); adibide horietan, ordea, testuingurua behar da aposizioa diren edo ez jakiteko. Beraz, beste testuingururik ezean, hitz-elkarketa "arrunta" izan daitezke ("eguzki-lore" motakoa).
>
> Dena den, beharbada komeni zaigu azaltzea zer testuingurutan egin zen dokumentu hori. Oinarrian, Uzeik eta Elhuyarrek HPSrentzat egindako lokalizazioak daude (Dooteo ere hartu zuen parte). Denon artean, lokalizazio haietan sortutako gorabeheren bilduma hartu, eta garbitu/osatu egin genuen: adibide zehatzegiak (trabarako izan zitezkeenak) kendu, oso zabalduak zeuden erabilera okerrak argitu, etab. Irizpideak bateratzeko, hainbat joan-etorri egin zituen dokumentuak, eta, une jakin batean, ez genuen beste bertsiorik jaso. Halako batean, Interneten jarri zutela jakin genuen. Hasierako asmoa, beharren arabera osatuz joatea zen; alegia, dokumentua ezin da behin-betiko dokumentu itxitzat hartu.
>
> Hori horrela, eta azken puntuari erantzunez, egoki ikusten dut aposizioari buruzko ohar bat-edo sartzea marratxoari buruzko atala osatzeko. Esango duzue nola egin behar den.

Eskerrik asko berriz ere horren azalpen xehea emateagatik Ixiar!

Librezaleko webguneko edukia aldatzea erraza da, wiki bat da eta
Wikipedia bezala editatzen da. Oharra gehitzeko, wikian izena eman
behar duzu lehenik [1]. Ondoren, erabiltzaile berriarekin saioa hasi
eta editatu nahi duzun orrian/atalean 'aldatu' aukeran egin behar duzu
klik. Horrek edukia aldatzeko testu-eremua bistaratuko du. Aldaketak
berrikusi egin daitezke gorde aurretik.

Argibide gehiago behar izanez gero, wikiaren erabilerari buruzko orri
bat ere badago [3] baina hemen galdetzen baduzu zerrendako edonork
lagun zaitzakegu.


Julen.

[1] http://librezale.org/mediawiki/index.php?title=Berezi:SaioaHasi&type=signup
[2] http://librezale.org/mediawiki//index.php?title=Arau_orokorrak&action=edit&section=2
[3] http://librezale.org/wiki/Wikiaren_erabilera



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago