[Librezale] [FirefoxOS] Instalatu eguneraketa orain?

Ixiar Iza Agirre i.iza a bildua elhuyar.com
Ost, Uzt 9, 09:51:17, CEST 2014


Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko uztailak 3 23:19):
> > Gabon,
> >
> > aurrekoan, Keon-ean eguneraketa bat instalatzerakoan, galdera honekin
> egin
> > nuen topo:
> >
> > "Instalatu eguneraketa orain?"
> >
> > Erantzun posibleak "Geroago" eta "Instalatu" (edo "Orain instalatu", ez
> nago
> > erabat ziur) ziren.
> >
> > Uste dut galdera zuzena hau dela:
> >
> > "Eguneraketa orain instalatu?"
> >
> > Galdetzen dena delako ea orain instalatu behar den, edo geroago, beraz
> > "orain" azpimarratu behar da.
>
>
> Egia da, instalatzeko aldiari buruz ari da. Neronek ez daukat
> preferentziarik. Bestelako iritzirik? Dooteo, GNOMEn estilo
> bateraturik erabiltzen duzu kasu hauetarako?
>
>
Nire lehenengo mezua da zerrenda honetan; ea laguntzeko balio duen.
Galderaren erantzun posibleak "Orain" eta "Geroago" badira, Ibai zuzen
dago, eta egokiagoa da galdera honela jartzea (galdegaiaren ordenaren
kontuak direla eta):
"Eguneraketa orain instalatu?"
Ixiar


>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140709/35ed2770/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago