[Librezale] [FirefoxOS] Instalatu eguneraketa orain?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Uzt 8, 21:41:58, CEST 2014


Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko uztailak 3 23:19):
> Gabon,
>
> aurrekoan, Keon-ean eguneraketa bat instalatzerakoan, galdera honekin egin
> nuen topo:
>
> "Instalatu eguneraketa orain?"
>
> Erantzun posibleak "Geroago" eta "Instalatu" (edo "Orain instalatu", ez nago
> erabat ziur) ziren.
>
> Uste dut galdera zuzena hau dela:
>
> "Eguneraketa orain instalatu?"
>
> Galdetzen dena delako ea orain instalatu behar den, edo geroago, beraz
> "orain" azpimarratu behar da.


Egia da, instalatzeko aldiari buruz ari da. Neronek ez daukat
preferentziarik. Bestelako iritzirik? Dooteo, GNOMEn estilo
bateraturik erabiltzen duzu kasu hauetarako?


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago