[Librezale] [Terminologia] Tap, swip,...

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Ots 9, 17:50:15, CET 2014


"Swipe up again to close the settings screen"

Nik horrela emango nuke:

"Hatza pantailatik* herrestatu* gorantz ezarpen-pantaila ixteko".

Behar berrietarako hitz bat behar denean, hiruzpalau aukera dago. Hitz
zahar bati erabilera berria ematea da gorago proposatu dudana. Bide
horretatik, esaterako, egun ohikoak diren "askatu" eta "garatu" bezalako
hitzak arrunt bilakatu dira. Beste aukera bat, hitza bere horretan
inportatzea litzateke. Inporta daiteke egokituta edo egokitu gabe (swipe,
suaip), edo hitz berri bat sor daiteke beste bi hitz ohikoen elkarketaz,
atzizkiekin...

Nire ustez "herrestatu" hori, guretzat egun ez-ohikoa den aditz hori, behin
eta berriro testu-inguru horretan erabiltzea lehenengo urratsa litzateke.

Denborarekin, aditz hori testu-inguru horretan ikusten ohituz gero, "
*herrestatu* gorantz ezarpen-pantaila ixteko" oso ulergarri suertatuko
litzateke.

Baina plana berdin-berdin aurrera eraman daiteke arruntagoa den "arrastatu"
edo "igurtzi" aditzekin. Hitz batek testu-inguru batean arrakasta izatea,
hori besterik ez da behar.



--
Gorka Azk.



Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko otsailak 3 23:01):

> Gabon!
>
> Bai, swipe esan nahi nuen. Kontua da niri ere esanahi desberdina zuela
> iruditzen zitzaidala, baina ez nengoen ziur. Pasatu erabili bada nik
> nahiago dut hori erabiltzea, ahal dela sistema/programa guztietan
> terminologia bera erabiltzeko, baina itzuli beharreko esaldi bat, adibidez,
> honakoa da:
>
> "Swipe up again to close the settings screen"
>
> Nik "irristatu gora" jarri dut, baina adibidez "arrastatu"rekin horrela
> litzateke:
> "Arrastatu gora berriro ezarpenen leihoa ixteko"
>
> Baina pasatu erabiliz nola?
>
> "Pasatu gora berriro..." ez zait ulergarria iruditzen.
>
> Testuinguruaren arabera "arrastatu" edo "pasatu" erabili beharko?
>
> Gero batzuetan, Gorkak esan bezala, beste hitz batekin lagunduta errazagoa
> izango da (pantaila ukitu,...), baina hemen behintzat ez zait bururatzen
> "pasatu" erabilita ezer.
>
> Nola itzuliko zenukete zuek?
>
> Milesker!
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140209/e3432b98/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago