[Librezale] [Terminologia] Tap, swip,...

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Al, Ots 3, 23:01:41, CET 2014


Gabon!

Bai, swipe esan nahi nuen. Kontua da niri ere esanahi desberdina zuela 
iruditzen zitzaidala, baina ez nengoen ziur. Pasatu erabili bada nik 
nahiago dut hori erabiltzea, ahal dela sistema/programa guztietan 
terminologia bera erabiltzeko, baina itzuli beharreko esaldi bat, 
adibidez, honakoa da:

"Swipe up again to close the settings screen"

Nik "irristatu gora" jarri dut, baina adibidez "arrastatu"rekin horrela 
litzateke:
"Arrastatu gora berriro ezarpenen leihoa ixteko"

Baina pasatu erabiliz nola?

"Pasatu gora berriro..." ez zait ulergarria iruditzen.

Testuinguruaren arabera "arrastatu" edo "pasatu" erabili beharko?

Gero batzuetan, Gorkak esan bezala, beste hitz batekin lagunduta 
errazagoa izango da (pantaila ukitu,...), baina hemen behintzat ez zait 
bururatzen "pasatu" erabilita ezer.

Nola itzuliko zenukete zuek?

Milesker!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago