[Librezale] [Terminologia] Tap, swip,...

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Al, Ots 10, 11:07:59, CET 2014


Egunon Gorka,

Ez erabili 'herrestatu', 'arrastatu'-ren sinonimoa baita. Softwarea
itzultzean ez da sinonimorik erabiltzen. Eleberri batean sinonimoak
aberasgarriak diren bezala, softwarearen kasuan mezuetako terminoak
bateratuak erabiltzen dira aplikazio guztietan termino berdinak
erabiltzeko.

'Igurtzi' terminoak bestelako ekintza bat adierazten du (arrastaturekin
konparatuz). 

Beste aukera bat da, ez dakit hemengo kasuan erabil daitekeen edo ez,
'goratu', 'eraman gora', 'beheratu' edo 'eraman behera' erabiltzea
litzateke.

Zer diozue?

Dooteo

Jatorrizko mezua: ig., 2014-02-09 17:50 +0100, egilea: Gorka Azkarate
Zubiaur
> "Swipe up again to close the settings screen"
> 
> Nik horrela emango nuke:
> 
> "Hatza pantailatik herrestatu gorantz ezarpen-pantaila ixteko".
> 
> 
> Behar berrietarako hitz bat behar denean, hiruzpalau aukera dago. Hitz
> zahar bati erabilera berria ematea da gorago proposatu dudana. Bide
> horretatik, esaterako, egun ohikoak diren "askatu" eta "garatu"
> bezalako hitzak arrunt bilakatu dira. Beste aukera bat, hitza bere
> horretan inportatzea litzateke. Inporta daiteke egokituta edo egokitu
> gabe (swipe, suaip), edo hitz berri bat sor daiteke beste bi hitz
> ohikoen elkarketaz, atzizkiekin...
> 
> 
> 
> Nire ustez "herrestatu" hori, guretzat egun ez-ohikoa den aditz hori,
> behin eta berriro testu-inguru horretan erabiltzea lehenengo urratsa
> litzateke. 
> 
> 
> Denborarekin, aditz hori testu-inguru horretan ikusten ohituz gero,
> "herrestatu gorantz ezarpen-pantaila ixteko" oso ulergarri suertatuko
> litzateke.
> 
> 
> Baina plana berdin-berdin aurrera eraman daiteke arruntagoa den
> "arrastatu" edo "igurtzi" aditzekin. Hitz batek testu-inguru batean
> arrakasta izatea, hori besterik ez da behar.
> 
> 
> 
> 
> --
> Gorka Azk.
> 
> 
> 
> 
> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko otsailak 3 23:01):
>         Gabon!
>         
>         Bai, swipe esan nahi nuen. Kontua da niri ere esanahi
>         desberdina zuela iruditzen zitzaidala, baina ez nengoen ziur.
>         Pasatu erabili bada nik nahiago dut hori erabiltzea, ahal dela
>         sistema/programa guztietan terminologia bera erabiltzeko,
>         baina itzuli beharreko esaldi bat, adibidez, honakoa da:
>         
>         "Swipe up again to close the settings screen"
>         
>         Nik "irristatu gora" jarri dut, baina adibidez
>         "arrastatu"rekin horrela litzateke:
>         "Arrastatu gora berriro ezarpenen leihoa ixteko"
>         
>         Baina pasatu erabiliz nola?
>         
>         "Pasatu gora berriro..." ez zait ulergarria iruditzen.
>         
>         Testuinguruaren arabera "arrastatu" edo "pasatu" erabili
>         beharko?
>         
>         Gero batzuetan, Gorkak esan bezala, beste hitz batekin
>         lagunduta errazagoa izango da (pantaila ukitu,...), baina
>         hemen behintzat ez zait bururatzen "pasatu" erabilita ezer.
>         
>         Nola itzuliko zenukete zuek?
>         
>         Milesker!
>         
>         _______________________________________________
>         Librezale mailing list
>         Librezale a bildua librezale.org
>         http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>         
> 
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago