[Librezale] [Terminologia] Tap, swip,...
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Ots 2, 18:23:19, CET 2014
Batzuetan ingelesez silaba bakar batean ematen dutena eta edonork ulertzen
duena, euskaraz hobeto azaldu beharko dugula pentsatzen dugu, bestela ez
duela inork ulertuko.
Tap: (pantaila) ukitu, (pantailan) sakatu, (pantailan) kolpetxoa... izan
liteke.
Swipe: (pantailatik) herrestaka (eraman), (pantailatik) arrastaka (eraman),
(pantaila) igurtzi, (pantailatik hatza) pasatu...
Nik uste dut Dooteok eta Ibaik gorago egindako hautua oso txukuna dela.
Behar bada, hasieran, denbora batean, itzulpenak egiterakoan parentesian
jarri ditudan hitzak, ahal den neurrian, jartzea komeni. Software
itzultzerakoan espazioa ez da mugagabea baina. Denborarekin, dena den,
testuinguruak nahikoa lagunduko du hautatutako hitz horiek, bere
testuinguruan, ulertzen.
Hau bozketa balitz, hauxe nire botoa:
>
> *tap: *
> * (pantailan) sakatuswipe: (atzamarra pantailatik) herrestatu*
>
*herrestatu, herresta edo herrestatu, herrestatzen.* da-du *ad. * (
1571) *Ipar.
edo Goi.* *1. * Lurretik altxatu gabe higitu edo higiarazi, herrestan
ibili. Ik. *narrastu 2. * *Herrestatuko haiz heure sabelaren gainean eta
lurra jango duk heure biziko egun oroz. Kondenatu gaixoak infernura
herrestatzen ditu Satan sendoak. Ileetatik herrestatuz zurubian behera
eramaten. Lurrean herresta dezala mihia. *
(Ibon Sarasolaren *Hauta Lanerako* *Euskal Hiztegia*)
Euskal tradizioan "arrastatu" horren ondoan abantaila batzuk topatzen
dizkiot (desabantailak ere bai, baina gutxiago)
*1* *arrastatu, arrasta, arrastatzen.* da-du *ad. * ( *1745, ~1760; *arrastradu
* 1713) *Heg.* Herrestan joan edo eraman.
*2* *arrastatu, arrasta, arrastatzen.* da-du *ad. * ( 1571; *arrestatu *1571)
*Ipar.* *1. * (Zah.). Gelditu, baratu.
*2. * ( 1571) (G. g. er.). Erabaki; manatu.
*3. * ( XVIII) Atxilotu, preso hartu.
*pasatu (gaur, batez ere Heg., orobat pasa), pasa, pasatzen.* da-du
*ad. *( 1554) *1.
* Igaro, iragan. *Haren albotik pasa zenean. Handik Frantziara pasatu zen.
Ibaia pasatu behar zuen. Bide luzeak pasatzen zenituen ortotsik. Egun
guztia kanpoan pasa, etorriko da gauean. Nik berarekin pasa nahi nuke nire
bizitza osoa. Bizirik ez duk denbora asko pasako gure etxean. Harrezkero
pasa dira urteak. Zorionean pasatu ditu gaur arteko egun guztiak. Gaua
pasatu eta hurrengo goizean. * *Gero denbora pasatu genu'n kontu kontari
atean. * Ik. *denbora-pasa. * || *Muga joa dut, joa eta pasea ere bai. * ||
du *ad. * Pasarazi, igaroarazi. *Pasa ezazu gero zukua oihal batean. * ||
du *ad. * Igaro, jasan. *Nolako neke-larriak pasa zituen udaldi hartan.
Herri honetan pasatu ditut hamaika pena eta lotsa. * || *Amodiorik gabe
pasatu ezinez, nik damak maite ditut, aitortzen dut zinez. *
*2. * da *ad. * Gertatu, jazo. *Zer pasa zaio horri? Horra zer pasatu den
Igeldoko herrian. Ez dugu bada esan nahi pasatu ez denik, sekula ez dut
ikusi hor'lako zezenik. *
*arrastatu *Larramendik "asmatu" zuen, agian, (*1745) bere hiztegirako
> behar zuelako eta *herrestatu*, ordea, hegoaldean exotiko iruditzen
> bazaigu ere, Leizarragak dagoeneko bi mende lehenago erabiltzen zuen (1571).
>
Baina ez da bozketa. Erabakia zure, Ibai.
--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140202/d298b56e/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago