[Librezale] [Terminologia] Tap, swip,...

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Iga, Ots 2, 13:17:23, CET 2014


ig., 2014.eko otsren 02a 11:44(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko urtarrilak 31 21:03):
>> Arratsalde on,
>>
>> aurrekoan Ubunturako itzulpen batean "swip" hitza azaltzen zen, (mugikorrean
>> hatzamarrarekin arrastatzeko ekintza), eta ez nekien nola itzuli. Momentuz
>> "irrist egin" edo "irristatu" jarri du, baina ez dakit egokia den, eta
>> dagoeneko badauden mugikorrerako ekintzetarako itzulpen "estandarizatuak".
>
> "Swipe" esan nahi duzu, ez?
>
> Aurretik egindako itzulpenetan "pasatu" erabili da.
> http://transvision.mozfr.org/?repo=gaia&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings&recherche=swipe
> https://www.microsoft.com/Language/en-US/Search.aspx?sString=swipe&langID=eu-es
>

Beste alternatiba bat, ekintza horren antzeko bat adierazteko erabili 
dena: "ekortu".[1] LibreOffice Impress diapositiben animazioetan horrela 
deitzen zaio horixe bera egiten duen animazio-motari. Dena den, nik ez 
dut gustuko hitza. Gustukoago dut "arrastatu", nahi eta, onartzen 
ditudan Julenen objekzioak.

[1]hiztegiak.elhuyar.org/eu_es/ekortu


>
>> Gauza bera gertatzen zait "tap" hitzarekin.
>
> "Sakatu".
>
> http://transvision.mozfr.org/?repo=gaia&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings&recherche=tap
> https://www.microsoft.com/Language/en-US/Search.aspx?sString=swipe&langID=eu-es
>
>>
>> Ez dakit swip eta tap-ez aparte besterik dagoen, baina hala bada horren
>> itzulpena ere jakitea ondo legoke.
>
> "Tap and hold" ere ohikoa izaten da, "sakatu eta eutsi".
> "Double tap" ere ager liteke, "birritan sakatzea" (iz.) edo "sakatu
> birritan" (ad.)
>

"Sakatu" ongi iruditzen zait. Beste aukera bat ematearren, agian ondo 
egon liteke "ukitu".

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago