[Librezale] .eus

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
As, Abe 9, 16:18:29, CET 2014


Aupa,


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 9
15:14):

> On December 9, 2014 11:07:30 AM CET, Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.eus>
> wrote:
> >Kaixo:
> >
> >  badirudi jada prezio arrazionalak ditugula (50¤ bueltan) eta azken
> >batzarrean aintzindari plusa ez ordaintzea erabaki bazen ere, zer
> >iruditzen librezale.eus domeinua hartzea?
>
> Nigatik aurrera, nola ez.
> Datorren urtean beste 50¤ (edo dagokion prezio eguneratua) ordaindu
> beharko dugu?
>
> Domeinua hartzen badugu, segituan webgunea aldatzeko da, hori argi dago.
>
> Eta e-posta zer? Mailman zerrenda hau (harpidedunen zerrenda eta artxiboak
> barne) era erosoan bihur dezakegu librezale a bildua librexale.eus izateko? Baietz
> suposatzen dut baina badaezpada galdetzen dut.
>

Han hemen aldaketa batzuk egin beharko dira eta bitarte horretan zerrenda
ez da erabilgarri egongo. Ordubeteko kontua dela esango nuke.

>
> Bestalde, EiTB arazoak izaten ari dela entzun dut e-posta zerbitzari
> batzuek .eus onartzen ez dutelako eta enpresa eta hornitzaile desberdinetan
> konfigurazioa ukitzen dabiltzala eitb-ri e-postak bidali ahal izateko. Ez
> dakit hau zenbateko traba den baina badaezpada ere aipatzen dut.
>

Guk mugitzen dugun trafikoa oso txikia da EiTBk mugituko duenarekin
alderatuta. Gurean inork arazorik izango balu, gure posta pertsonaletara
edo twitter bidez arazoen berri eman lezake.


>
> Nigatik dena .eus eta kitto baina egin behar ditugun aldaketak behintzat
> zerrendatu ditzagun:
>    - Domeinua erosi.
>    - Domeinuaren DNS A erregistroa aldatu.
>    - Ostalariko Apache virtualhosta aldatu.
>    - Mailman aldaketak egin (ez dakit zehazki zer eta nola).
>    - Domeinuaren DNS MX erregistroa aldatu (hau ez dakit horrela den baina
> dakienak erantzuteko jarri dut).
>    - Ostalariak berak dituen kontuetatik e-postak bidaltzen jarrai dezan
> aldaketaren bat egin (edo agian ez da behar, ez dakit).
>    - Gure e-posta bezeroetan agian iragazki bat aldatu .org-etik .eus-era
> pasatu garelako.
>

Domeinu mailan:
- Domeinua erosi. Nork egingo luke? .org 2016-06-09 iraungitzen da. Pi-k du
.org erosia.
- Domeinuan A eta MX sarrerak sortu

Web mailan:
- Web zerbitzari mailan .eus konfiguratu .org-ekin elkarbizitzeko
- Web aplikazioak aldatu .org-etik .eus-era (wordpress, wiki, piwik, pootle)
- Web zerbitzari mailan .org-etik .eus-era bideratu 301 kode batekin
- Prozesu guztia burutu bitartean webguneek ez dute behar bezela erantzungo

Mailman mailan:
- Postfix-en .eus-en relay-a aktibatu
- Postfix-en transport-a konfiguratu .eus mailman-ek kudeatu dezan
- Mailman-en librezaleko posta zerrendan aldaketak egin .org aldatzeko
- Posta zerrendaren artxiboen URL helbidea aldatu
- Prozesu guzti hontan zerrenda ez da aktibo egongo.

Mikel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20141209/5d5415ea/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago