[Librezale] .eus
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
As, Abe 16, 22:57:47, CET 2014
ar., 2014.eko aberen 09a 16:18(e)an, Mikel Olasagasti igorleak idatzi zuen:
> Aupa,
>
>
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net <mailto:txopi a bildua sindominio.net>> igorleak hau
> idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 9 15:14):
>
> On December 9, 2014 11:07:30 AM CET, Ander Elortondo
> <ander a bildua debagoiena.eus> wrote:
> >Kaixo:
> >
> > badirudi jada prezio arrazionalak ditugula (50¤ bueltan) eta azken
> >batzarrean aintzindari plusa ez ordaintzea erabaki bazen ere, zer
> >iruditzen librezale.eus domeinua hartzea?
>
> Nigatik aurrera, nola ez.
> Datorren urtean beste 50¤ (edo dagokion prezio eguneratua)
> ordaindu beharko dugu?
>
> Domeinua hartzen badugu, segituan webgunea aldatzeko da, hori argi
> dago.
>
> Eta e-posta zer? Mailman zerrenda hau (harpidedunen zerrenda eta
> artxiboak barne) era erosoan bihur dezakegu
> librezale a bildua librexale.eus izateko? Baietz suposatzen dut baina
> badaezpada galdetzen dut.
>
>
> Han hemen aldaketa batzuk egin beharko dira eta bitarte horretan
> zerrenda ez da erabilgarri egongo. Ordubeteko kontua dela esango nuke.
>
>
> Bestalde, EiTB arazoak izaten ari dela entzun dut e-posta
> zerbitzari batzuek .eus onartzen ez dutelako eta enpresa eta
> hornitzaile desberdinetan konfigurazioa ukitzen dabiltzala eitb-ri
> e-postak bidali ahal izateko. Ez dakit hau zenbateko traba den
> baina badaezpada ere aipatzen dut.
>
>
> Guk mugitzen dugun trafikoa oso txikia da EiTBk mugituko duenarekin
> alderatuta. Gurean inork arazorik izango balu, gure posta
> pertsonaletara edo twitter bidez arazoen berri eman lezake.
>
>
> Nigatik dena .eus eta kitto baina egin behar ditugun aldaketak
> behintzat zerrendatu ditzagun:
> - Domeinua erosi.
> - Domeinuaren DNS A erregistroa aldatu.
> - Ostalariko Apache virtualhosta aldatu.
> - Mailman aldaketak egin (ez dakit zehazki zer eta nola).
> - Domeinuaren DNS MX erregistroa aldatu (hau ez dakit horrela
> den baina dakienak erantzuteko jarri dut).
> - Ostalariak berak dituen kontuetatik e-postak bidaltzen jarrai
> dezan aldaketaren bat egin (edo agian ez da behar, ez dakit).
> - Gure e-posta bezeroetan agian iragazki bat aldatu .org-etik
> .eus-era pasatu garelako.
>
>
> Domeinu mailan:
> - Domeinua erosi. Nork egingo luke? .org 2016-06-09 iraungitzen da.
> Pi-k du .org erosia.
> - Domeinuan A eta MX sarrerak sortu
>
> Web mailan:
> - Web zerbitzari mailan .eus konfiguratu .org-ekin elkarbizitzeko
> - Web aplikazioak aldatu .org-etik .eus-era (wordpress, wiki, piwik,
> pootle)
> - Web zerbitzari mailan .org-etik .eus-era bideratu 301 kode batekin
> - Prozesu guztia burutu bitartean webguneek ez dute behar bezela
> erantzungo
>
> Mailman mailan:
> - Postfix-en .eus-en relay-a aktibatu
> - Postfix-en transport-a konfiguratu .eus mailman-ek kudeatu dezan
> - Mailman-en librezaleko posta zerrendan aldaketak egin .org aldatzeko
> - Posta zerrendaren artxiboen URL helbidea aldatu
> - Prozesu guzti hontan zerrenda ez da aktibo egongo.
>
> Mikel
>
>
Niregatik ere aurrera :)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20141216/1873264a/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago