[Librezale] .eus
    Txopi 
    txopi a bildua sindominio.net
       
    As, Abe  9, 15:14:10, CET 2014
    
    
  
On December 9, 2014 11:07:30 AM CET, Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.eus> wrote:
>Kaixo:
>
>  badirudi jada prezio arrazionalak ditugula (50¤ bueltan) eta azken
>batzarrean aintzindari plusa ez ordaintzea erabaki bazen ere, zer
>iruditzen librezale.eus domeinua hartzea?
Nigatik aurrera, nola ez.
Datorren urtean beste 50¤ (edo dagokion prezio eguneratua) ordaindu beharko dugu?
Domeinua hartzen badugu, segituan webgunea aldatzeko da, hori argi dago.
Eta e-posta zer? Mailman zerrenda hau (harpidedunen zerrenda eta artxiboak barne) era erosoan bihur dezakegu librezale a bildua librexale.eus izateko? Baietz suposatzen dut baina badaezpada galdetzen dut.
Bestalde, EiTB arazoak izaten ari dela entzun dut e-posta zerbitzari batzuek .eus onartzen ez dutelako eta enpresa eta hornitzaile desberdinetan konfigurazioa ukitzen dabiltzala eitb-ri e-postak bidali ahal izateko. Ez dakit hau zenbateko traba den baina badaezpada ere aipatzen dut.
Nigatik dena .eus eta kitto baina egin behar ditugun aldaketak behintzat zerrendatu ditzagun:
   - Domeinua erosi.
   - Domeinuaren DNS A erregistroa aldatu.
   - Ostalariko Apache virtualhosta aldatu.
   - Mailman aldaketak egin (ez dakit zehazki zer eta nola).
   - Domeinuaren DNS MX erregistroa aldatu (hau ez dakit horrela den baina dakienak erantzuteko jarri dut).
   - Ostalariak berak dituen kontuetatik e-postak bidaltzen jarrai dezan aldaketaren bat egin (edo agian ez da behar, ez dakit).
   - Gure e-posta bezeroetan agian iragazki bat aldatu .org-etik .eus-era pasatu garelako.
Zer gehiago?
Hey_neken, julex... emaiguzue argi poxla bat mesedez :-)
Eskerrik asko,
Txopi.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago