Aupa,
>Kaixo:
> badirudi jada prezio arrazionalak ditugula (50€ bueltan) eta azken
>batzarrean aintzindari plusa ez ordaintzea erabaki bazen ere, zer
>iruditzen librezale.eus domeinua hartzea?
Nigatik aurrera, nola ez.
Datorren urtean beste 50€ (edo dagokion prezio eguneratua) ordaindu beharko dugu?
Domeinua hartzen badugu, segituan webgunea aldatzeko da, hori argi dago.
Eta e-posta zer? Mailman zerrenda hau (harpidedunen zerrenda eta artxiboak barne) era erosoan bihur dezakegu librezale@librexale.eus izateko? Baietz suposatzen dut baina badaezpada galdetzen dut.
Han hemen aldaketa batzuk egin beharko dira eta bitarte horretan zerrenda ez da erabilgarri egongo. Ordubeteko kontua dela esango nuke. 
Bestalde, EiTB arazoak izaten ari dela entzun dut e-posta zerbitzari batzuek .eus onartzen ez dutelako eta enpresa eta hornitzaile desberdinetan konfigurazioa ukitzen dabiltzala eitb-ri e-postak bidali ahal izateko. Ez dakit hau zenbateko traba den baina badaezpada ere aipatzen dut.
Guk mugitzen dugun trafikoa oso txikia da EiTBk mugituko duenarekin alderatuta. Gurean inork arazorik izango balu, gure posta pertsonaletara edo twitter bidez arazoen berri eman lezake.
Nigatik dena .eus eta kitto baina egin behar ditugun aldaketak behintzat zerrendatu ditzagun:
- Domeinua erosi.
- Domeinuaren DNS A erregistroa aldatu.
- Ostalariko Apache virtualhosta aldatu.
- Mailman aldaketak egin (ez dakit zehazki zer eta nola).
- Domeinuaren DNS MX erregistroa aldatu (hau ez dakit horrela den baina dakienak erantzuteko jarri dut).
- Ostalariak berak dituen kontuetatik e-postak bidaltzen jarrai dezan aldaketaren bat egin (edo agian ez da behar, ez dakit).
- Gure e-posta bezeroetan agian iragazki bat aldatu .org-etik .eus-era pasatu garelako.
Domeinu mailan:
- Domeinua erosi. Nork egingo luke? .org 2016-06-09 iraungitzen da. Pi-k du .org erosia.
- Domeinuan A eta MX sarrerak sortu
Web mailan:
- Web zerbitzari mailan .eus konfiguratu .org-ekin elkarbizitzeko
- Web aplikazioak aldatu .org-etik .eus-era (wordpress, wiki, piwik, pootle)
- Web zerbitzari mailan .org-etik .eus-era bideratu 301 kode batekin
- Prozesu guztia burutu bitartean webguneek ez dute behar bezela erantzungo
Mailman mailan:
- Postfix-en .eus-en relay-a aktibatu
- Postfix-en transport-a konfiguratu .eus mailman-ek kudeatu dezan
- Mailman-en librezaleko posta zerrendan aldaketak egin .org aldatzeko
- Posta zerrendaren artxiboen URL helbidea aldatu
- Prozesu guzti hontan zerrenda ez da aktibo egongo.
Mikel