[Librezale] [Firefox 29] hizkuntza-paketea

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Api 30, 15:35:26, CEST 2014


Arch Linuxen eta Windowsen frogatua, ez diot akats larririk somatu:
"Nightly" hori, eta webguneko laguntza orri batzuk ingelesez daudela,
besterik ez. Ez dakit zeinen konplikatua litzatekeen "Nightly" hori
aldatzea, baina ez zait larria iruditzen, ez dio funtzionalitateari kalte
egiten.


Nik ez nuke instalatzaile ofiziala kenduko jendeak ez dezan pentsa ez
dagoela Firefox 29 euskaraz instalatzeko aukerarik. Gehiengoak badaki
Librezalek euskaratzen duela eta Librezalera joko du laguntza bila.

Hizkuntza paketea ontzat ematen bada, hau egingo nuke nik:

- Librezale webgunearen azalean hizkuntza paketera eta foroko hari batetara
loturak jarriko nituzke.

- Foroan xpi-a instalatzeko urratsez urratsezko argibideak jarriko nituzke
(nire proposamena behean).

- Ez dakit oso arriskutsua litzatekeen foroan izena eman gabe idazten
baimentzea garai batean bezala, jendeak arazorik badu laguntza eskatzeko
bide errez bat izan dezan.

- Behin hori eginda, lau haizetara iragarri (Artikulua webgunean, sare
sozialak...)

---

FIREFOX 29 EUSKARATZEKO ARGIBIDEAK

Akats bat dela eta Firefox 29ren bertsio ofiziala ez da guztiz Euskaraz
agertzen, jarraitu urrats hauek arazoa konpontzeko:

1) Deskargatu hikuntza-paketea:
http://librezale.org/tmp/firefox-29.0.eu.langpack.xpi

2) Firefox bertatik ireki deskargatu berri duzun hizkuntza paketea (Kontrol
+ O teklak zanpatu)

3) Onartu xpi hizkuntza paketearen instalazioa

4) Berrabiarazi Firefox
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140430/512fccdc/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago