[Librezale] [Firefox 29] hizkuntza-paketea

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 30, 16:54:40, CEST 2014


Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
apirilak 30 15:35):
> Arch Linuxen eta Windowsen frogatua, ez diot akats larririk somatu:
> "Nightly" hori, eta webguneko laguntza orri batzuk ingelesez daudela,
> besterik ez. Ez dakit zeinen konplikatua litzatekeen "Nightly" hori
> aldatzea, baina ez zait larria iruditzen, ez dio funtzionalitateari kalte
> egiten.

Aurreko mezu batean esan dudan moduan, berezkoa du eta propio utzi
dut. Dena den hizkuntza-paketea eguneratu berri dut eta dagoeneko
'Firefox' izenarekin daukazue. URLa lenoko bera da:
http://librezale.org/tmp/firefox-29.0.eu.langpack.xpi

>
> Nik ez nuke instalatzaile ofiziala kenduko jendeak ez dezan pentsa ez
> dagoela Firefox 29 euskaraz instalatzeko aukerarik. Gehiengoak badaki
> Librezalek euskaratzen duela eta Librezalera joko du laguntza bila.

Ados.

> Hizkuntza paketea ontzat ematen bada, hau egingo nuke nik:
>
> - Librezale webgunearen azalean hizkuntza paketera eta foroko hari batetara
> loturak jarriko nituzke.

Baita wikiko orrian ere.

> - Foroan xpi-a instalatzeko urratsez urratsezko argibideak jarriko nituzke
> (nire proposamena behean).
>
> - Ez dakit oso arriskutsua litzatekeen foroan izena eman gabe idazten
> baimentzea garai batean bezala, jendeak arazorik badu laguntza eskatzeko
> bide errez bat izan dezan.
>
> - Behin hori eginda, lau haizetara iragarri (Artikulua webgunean, sare
> sozialak...)
>
> ---
>
> FIREFOX 29 EUSKARATZEKO ARGIBIDEAK
>
> Akats bat dela eta Firefox 29ren bertsio ofiziala ez da guztiz Euskaraz
> agertzen, jarraitu urrats hauek arazoa konpontzeko:
>
> 1) Deskargatu hikuntza-paketea:
> http://librezale.org/tmp/firefox-29.0.eu.langpack.xpi
>
> 2) Firefox bertatik ireki deskargatu berri duzun hizkuntza paketea (Kontrol
> + O teklak zanpatu)

edo ⌘ + O, sagarrarekin dabiltzanentzat.

> 3) Onartu xpi hizkuntza paketearen instalazioa
>
> 4) Berrabiarazi Firefox


Ados guztiarekin!


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago