Arch Linuxen eta Windowsen frogatua, ez diot akats larririk somatu: "Nightly" hori, eta webguneko laguntza orri batzuk ingelesez daudela, besterik ez. Ez dakit zeinen konplikatua litzatekeen "Nightly" hori aldatzea, baina ez zait larria iruditzen, ez dio funtzionalitateari kalte egiten.

Nik ez nuke instalatzaile ofiziala kenduko jendeak ez dezan pentsa ez dagoela Firefox 29 euskaraz instalatzeko aukerarik. Gehiengoak badaki Librezalek euskaratzen duela eta Librezalera joko du laguntza bila.

Hizkuntza paketea ontzat ematen bada, hau egingo nuke nik:

- Librezale webgunearen azalean hizkuntza paketera eta foroko hari batetara loturak jarriko nituzke.

- Foroan xpi-a instalatzeko urratsez urratsezko argibideak jarriko nituzke (nire proposamena behean).

- Ez dakit oso arriskutsua litzatekeen foroan izena eman gabe idazten baimentzea garai batean bezala, jendeak arazorik badu laguntza eskatzeko bide errez bat izan dezan.

- Behin hori eginda, lau haizetara iragarri (Artikulua webgunean, sare sozialak...)

FIREFOX 29 EUSKARATZEKO ARGIBIDEAK

Akats bat dela eta Firefox 29ren bertsio ofiziala ez da guztiz Euskaraz agertzen, jarraitu urrats hauek arazoa konpontzeko:

1) Deskargatu hikuntza-paketea: http://librezale.org/tmp/firefox-29.0.eu.langpack.xpi

2) Firefox bertatik ireki deskargatu berri duzun hizkuntza paketea (Kontrol + O teklak zanpatu)

3) Onartu xpi hizkuntza paketearen instalazioa

4) Berrabiarazi Firefox