[Librezale] Popcorn-Time

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Or, Api 18, 15:08:50, CEST 2014


Aupa Alexander,

Ikusi dut itzulpen batzuk egin dituzula, mila esker!! Orain badirudi
itzulpenak bozketa eta balidazio fase batean sartu direla. Nik zuzenketak
egin eta botoak eman ditut. Erdia baino gehixeago bete da balidazioa... Zuk
bozkak eman dituzu?

Animo! Ea laister amaitzen dugun!


Urtzi Odriozola<urtzi.odriozola a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko apirilak 16 17:36):

> Bai erebiltzen dituzten APIen artean YIFY torrents eta YIFY subtitles
> webguneenak daude. Bertako torrentekin sinkronizatuta dauden azpitituluak
> erabiliz gero primeran dabil.
>
> Orain gutxi jakin dut gainera hurrengo bertsiorako Telesailak ere sartu
> behar dituztela. Diseinua ere aldatu dute eta hau da proposamena:
>
>
>
> Nire aldetik saiatu naiz YIFY subtitles webgunean euskara ahalbidetzeko
> eskaerak egiten, baina ez dut erantzunik jaso. Aukera jarriz gero,
> Azpitituluak.com-en dabilen Luistxorekin hitz egina dut bertako euskarazko
> azpitituluak YIFYra ere pasatzeko zerbait egiteaz.
>
> AH!! Interfazea dagoeneko euskaratuta dago 2.9 bertsioan. Azpitituluen
> aukerak falta hori bai... Ea ba hori ere laister lortzen dugun!!
>
> Ondo izan!
>
>
>
> Alexander Gabilondo<alexgabilondo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko apirilak 16 17:20):
>
>  az., 2014.eko apiren 16a 14:43(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
>>
>>    Kaixo!
>>
>>  Azken aldian oso interesgarria den proiektu bat jarraitzen ari naiz
>> burubelarri: Popcorn-Time. Filmeak torrent bidez eskuratu eta streaming
>> bidez erakusten dizkio erabiltzaileari. Hau da, filmea jeitsi ahala.
>>
>> http://get-popcorn.com/
>>
>>  Kontua da, orain itzulpenak egiteko plataforma bat martxan jarri dutela:
>> http://www.getlocalization.com/PopcornTime/
>>
>>  Nik aurretik ere itzulpen batzuk eginak nituen, baina orain proiektuak
>> hainbat azpiproiektu ditu: aplikazioa, webgunea, blog bat... eta badirudi
>> guztiak itzultzeko aukera jarriko dutela.
>>
>> https://github.com/popcorn-official
>>
>>  Ba, besterik gabe, norbait animatzen bada laguntzera hor ibiliko naizela.
>>
>>  Ondo izan!
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.orghttp://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>  Probatu dut eta ederki dabil. Euskarazko azpititutuluak azpitituluak.comorritik jaitsi, beheko paneleko subtitles ikonoan "custom" sakatu eta
>> deskargatutako .srt fitxategia aukeratuta oso ongi ikusten da. Birekin egin
>> dut froga eta sinkronizazioa oso ona da.
>> Eskerrik asko, Urtzi.
>> Saiatuko naiz lokalizazioan laguntzen.
>>
>> Alex
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140418/3005147c/attachment-0002.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: popcorntime_tvseries.png
Type: image/png
Size: 682174 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140418/3005147c/attachment-0002.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago