[Librezale] Popcorn-Time
Urtzi Odriozola
urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Ost, Api 16, 17:36:52, CEST 2014
Bai erebiltzen dituzten APIen artean YIFY torrents eta YIFY subtitles
webguneenak daude. Bertako torrentekin sinkronizatuta dauden azpitituluak
erabiliz gero primeran dabil.
Orain gutxi jakin dut gainera hurrengo bertsiorako Telesailak ere sartu
behar dituztela. Diseinua ere aldatu dute eta hau da proposamena:
Nire aldetik saiatu naiz YIFY subtitles webgunean euskara ahalbidetzeko
eskaerak egiten, baina ez dut erantzunik jaso. Aukera jarriz gero,
Azpitituluak.com-en dabilen Luistxorekin hitz egina dut bertako euskarazko
azpitituluak YIFYra ere pasatzeko zerbait egiteaz.
AH!! Interfazea dagoeneko euskaratuta dago 2.9 bertsioan. Azpitituluen
aukerak falta hori bai... Ea ba hori ere laister lortzen dugun!!
Ondo izan!
Alexander Gabilondo<alexgabilondo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko apirilak 16 17:20):
> az., 2014.eko apiren 16a 14:43(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
>
> Kaixo!
>
> Azken aldian oso interesgarria den proiektu bat jarraitzen ari naiz
> burubelarri: Popcorn-Time. Filmeak torrent bidez eskuratu eta streaming
> bidez erakusten dizkio erabiltzaileari. Hau da, filmea jeitsi ahala.
>
> http://get-popcorn.com/
>
> Kontua da, orain itzulpenak egiteko plataforma bat martxan jarri dutela:
> http://www.getlocalization.com/PopcornTime/
>
> Nik aurretik ere itzulpen batzuk eginak nituen, baina orain proiektuak
> hainbat azpiproiektu ditu: aplikazioa, webgunea, blog bat... eta badirudi
> guztiak itzultzeko aukera jarriko dutela.
>
> https://github.com/popcorn-official
>
> Ba, besterik gabe, norbait animatzen bada laguntzera hor ibiliko naizela.
>
> Ondo izan!
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.orghttp://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> Probatu dut eta ederki dabil. Euskarazko azpititutuluak azpitituluak.comorritik jaitsi, beheko paneleko subtitles ikonoan "custom" sakatu eta
> deskargatutako .srt fitxategia aukeratuta oso ongi ikusten da. Birekin egin
> dut froga eta sinkronizazioa oso ona da.
> Eskerrik asko, Urtzi.
> Saiatuko naiz lokalizazioan laguntzen.
>
> Alex
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140416/bb176207/attachment-0002.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: popcorntime_tvseries.png
Type: image/png
Size: 682174 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140416/bb176207/attachment-0002.png>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago