[Librezale] Popcorn-Time

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ost, Api 16, 17:20:57, CEST 2014


az., 2014.eko apiren 16a 14:43(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
> Kaixo!
>
> Azken aldian oso interesgarria den proiektu bat jarraitzen ari naiz 
> burubelarri: Popcorn-Time. Filmeak torrent bidez eskuratu eta 
> streaming bidez erakusten dizkio erabiltzaileari. Hau da, filmea 
> jeitsi ahala.
>
> http://get-popcorn.com/
>
> Kontua da, orain itzulpenak egiteko plataforma bat martxan jarri 
> dutela: http://www.getlocalization.com/PopcornTime/
>
> Nik aurretik ere itzulpen batzuk eginak nituen, baina orain proiektuak 
> hainbat azpiproiektu ditu: aplikazioa, webgunea, blog bat... eta 
> badirudi guztiak itzultzeko aukera jarriko dutela.
>
> https://github.com/popcorn-official
>
> Ba, besterik gabe, norbait animatzen bada laguntzera hor ibiliko naizela.
>
> Ondo izan!
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Probatu dut eta ederki dabil. Euskarazko azpititutuluak azpitituluak.com 
orritik jaitsi, beheko paneleko subtitles ikonoan "custom" sakatu eta 
deskargatutako .srt fitxategia aukeratuta oso ongi ikusten da. Birekin 
egin dut froga eta sinkronizazioa oso ona da.
Eskerrik asko, Urtzi.
Saiatuko naiz lokalizazioan laguntzen.

Alex
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140416/ac87fc47/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago