[Librezale] Popcorn-Time

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Ost, Api 16, 14:43:45, CEST 2014


Kaixo!

Azken aldian oso interesgarria den proiektu bat jarraitzen ari naiz
burubelarri: Popcorn-Time. Filmeak torrent bidez eskuratu eta streaming
bidez erakusten dizkio erabiltzaileari. Hau da, filmea jeitsi ahala.

http://get-popcorn.com/

Kontua da, orain itzulpenak egiteko plataforma bat martxan jarri dutela:
http://www.getlocalization.com/PopcornTime/

Nik aurretik ere itzulpen batzuk eginak nituen, baina orain proiektuak
hainbat azpiproiektu ditu: aplikazioa, webgunea, blog bat... eta badirudi
guztiak itzultzeko aukera jarriko dutela.

https://github.com/popcorn-official

Ba, besterik gabe, norbait animatzen bada laguntzera hor ibiliko naizela.

Ondo izan!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140416/e8e5ac1c/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago