[Librezale] Libreofficeren text field
Ibon Idoiaga Basaras
bixerdo a bildua gmail.com
Ast, Ira 5, 18:44:56, CEST 2013
Arratsaldeon,
Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 iraila 5
11:56):
> Nire iritziz ahalik eta gutxien urrundu beharko ginateke jatorrizko
> ingelesezko bertsioetatik, nahiz eta agian gure ustez kontzeptuak berdinak
> izan. Bestela, askoz zailagoa da koherentzia mantentzea euskaraz egingo
> diren software itzulpen guztietan, ze irizpide mota horiek -ingelesezko bi
> termino desberdin euskaraz berdin ematea- betetzeko zailak dira, kontuan
> izanik software euskaratzean jende askok har dezakeela parte eta itzultzen
> dugunean "ingelesezko hitza bat = euskarazko hitz bat" egiteko joera dugula.
>
Bai, neu ere ados nago ideia horrekin. Badaezpada, hobe lotzea terminoetara
ahalik eta zehatzen, nahiz eta esanahi berdintsua izan (LibreOfficeko
laguntzan bertan, non TextBox-ari buruz hurrengoa idazten duten: *Text
boxes are fields in which the user can enter text* [1]).
Beraz nire ustez:
> "text box" -> "testu-koadroa"
> "text field" -> "testu-eremua
+1
Gainera, gazteleraz erabiltzen duten erabiltzaileentzat ulergarriagoa gerta
liteke "cuadro de texto" erabiltzen baitute (*Impress*-en izan ezik, non
"caja de texto" erabiltzen duten [2])
Tira, iritzia baino ez da. Egiten delarik egiten dela, nitzako ondo egongo
da.
Izan on,
ibon
[1] https://help.libreoffice.org/Common/Form_Controls
[2]
http://wiki.open-office.es/A%C3%B1adir_un_texto_independiente_en_OpenOffice_Impress
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130905/eaf9abeb/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago