[Librezale] Libreofficeren text field

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Ira 5, 11:56:19, CEST 2013



----- Original Message -----
> From: dooteo <dooteo a bildua zundan.com>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Cc: 
> Sent: Thursday, September 5, 2013 9:52 AM
> Subject: Re: [Librezale] Libreofficeren text field
> 
> Yeuuuuuuuuuuuup berriro,
> 
> Jatorrizko mezua: og., 2013-09-05 09:35 +0200, egilea: dooteo
>>  Egunon guztioi,
>> 
>>  Jatorrizko mezua: az., 2013-09-04 17:14 +0200, egilea: Alexander
>>  Gabilondo
>>  > az., 2013.eko iraren 04a 07:47(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k 
> idatzi 
>>  > zuen:
>>  > > az., 2013.eko iraren 04a 00:17(e)an, Alexander Gabilondo(e)k 
> idatzi zuen:
>>  > >> Kontua da gaur ikusi dudala bideo-tutorial Desde Linux 
> blogean [1]
>>  > >> azaltzen duena nola sortu pdf inprimakiak LibreOfficen;  

>>  Laburtzeko, jatorrizko mezuan 'box' agertzean itzulpenak 
> 'koadro' gisa
>>  egin dira, 'field' agertzen diren kasuetan 'eremu' erabili 
> izan da.
>> 
> 
> Ahaztu zait aipatzea, bai 'text box' bai 'text field' 
> kontzeptualki
> gauza berdinak direnez, bi kasuetan itzulpen bakarra erabili beharko
> genukeela: 
> 
>     'testu-eremua'
> 
> Egoera honen aurrean GNOME proiektuko mezuetan zuzen dezaket itzulpena
> (bere lanak eskatuko dizkit). Edo bestela, aurrez 'testu-koadro' agertu
> izan direnean halaxe utzi eta berrietan 'testu-eremu' gisa itzul
> dezaket.
> 
> Zer diozue?

Nire iritziz ahalik eta gutxien urrundu beharko ginateke jatorrizko ingelesezko bertsioetatik, nahiz eta agian gure ustez kontzeptuak berdinak izan. Bestela, askoz zailagoa da koherentzia mantentzea euskaraz egingo diren software itzulpen guztietan, ze irizpide mota horiek -ingelesezko bi termino desberdin euskaraz berdin ematea- betetzeko zailak dira, kontuan izanik software euskaratzean jende askok har dezakeela parte eta itzultzen dugunean "ingelesezko hitza bat = euskarazko hitz bat" egiteko joera dugula.

Ni ere ados nago TextBox elementua egiatan testu-eremu bat dela, eta uste dut programazioan gehienetan horrela ulertzen dela. Adibidez [1]. Testu bat marrazteko elementua Label izan ohi da. Baina ingelesez text box erabiltzen bada, ez dut beharrik ikusten euskaraz "testu-eremu" erabiltzeko.

Beste kontua da ea "testu-kutxa" ala "testu-koadro". Hor argi daukat, orain arte "testu-koadro" erabili bada ia beti eta estandarizatuta-edo badago, ba horixe erabiliko nuke.

Beraz nire ustez:
"text box" -> "testu-koadroa"
"text field" -> "testu-eremua"

Asier.

[1]https://developer.mozilla.org/en-US/docs/XUL/textbox




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago