[Librezale] [Hizkuntza] Adabe

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Urr 6, 18:31:33, CEST 2013


>
> Aurrenik, eta ohartu bazarete, mezuaren gaia aldatu dut. Azken finean
> 'zalatza bat', 'zalantzatxoa' eta antzeko gaiek mezuaren edukia zertaz
> ari den ez adierazteaz gain, mezu gehienak _zalantzak_ izan ohi dira.
>
> Halakotan, ohitura izaten dut [Terminologia], edo kasu honetan
> [Hizkuntza] bezalako etiketa bat aurretik jartzea.
>
...

Bai, arrazoi osoa daukazu. 'Zalantzatxue' baino, hobeto etiketatzea nuen.

"Oinarritzat hartutako ingelesezko heteroglotonimoa pertsona-taldea
> edo herrialdea izendatzeko ere erabiltzen bada, -era atzizkia eranstea,
> hala nola, achuarera, bavariera, igboera edo ingushera, atzizki horren
> bidez, eta Euskaltzaindiak dioen legez, hizkuntza bereizi egiten baita
> herritarren eta herrialdeen izenetatik.
>
> Aldiz, ingelesezko heteroglotonimoa herritarrak edo eskualdea adieraz-
> teko erabiltzen ez bada, edo ez bada halakorik identifikatzeko informa-
> ziorik eskuratu, bere horretan erabiltzea erabaki da, -era atzizkia
> erantsi barik, alegia. Kasu horietako adibideak honakoak dira: aguano,
> andoke,
> halung edo peere."
>

Librezale *esku-libururako bi paragrafo horietan dagoena gehitzea *oso
interesgarria iruditu zait. Zalantza hori, *faq *itxura osoa dauka:
zergatik batzuetan +* -era* atzizkia --achuarera, bavariera, igboera-- eta
beste batzuetan ez --aguano, andoke, halung edo peere-- ez? (Nik behintzat,
oraintsu arte, erantzuna irakurri gabe neukan).

Librezale esku-liburuan, bi paragrafo horiek kopiatzea otu zait... Kopiatu
eta gero ausardiakeria iruditu zait, izan ere ez diot Dooteori baimenik
eskatu!

[1] http://librezale.org/wiki/Hizkuntzak_eta_herrialdeak

* Paragrafo horiek horra kopiatzeko arazoren bat ikusten baduzue di-da
ezabatuko ditut. Jakina.



Mila esker, Ander, Mikel, Dooteo, Bixerdo emandako erantzunengatik.

--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131006/d7929164/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago