[Librezale] [Hizkuntza] Adabe
Ibon Idoiaga Basaras
bixerdo a bildua gmail.com
Or, Urr 4, 15:06:14, CEST 2013
Kaixo librezaleok,
Webguneko wikiaz aparte, hizkuntza ofizialak eta herritarren izenak
antzemateko, Euskaltzaindiaren 38. araua erabili dut inoiz (Munduko estatu
izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak) beraien
gunean eskuragarri PDF fitxategian [1]. Hori al da Iņakik aipatzen duen
dokumentua?
Bestetik, asko pozten naz calibren nonor gehiago aritzea. Oso denbora
gutxian hain salto handia eman duen liburu elektronikoen munduan proiektu
'estrategiko'tzat hartu daitekela uste dut. Hainbat zalantza agertu zaizkit
ibilbidean eta trunk osoa euskeratzerakoan hona ekartzeko asmoa neukan,
hainbeste laguntzaile izan dituen lokalizazioa ea pixkat bateratu daiteken.
Eskerrik asko, Gorka!
ibon
[1] http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf
Mikel Iturbe Urretxa<mikel a bildua hamahiru.org> igorleak hau idatzi zuen (2013
urria 4 11:52):
> "Iņaki Larraņaga Murgoitio" <inaki a bildua zundan.com> wrote:
> >
> >Hala ere, Euskaltzaindiak onartutako munduko hizkuntzen PDF bat
> >badaukat. Zaharkituta egon daitekeen arren asko lagun dezake. Nori
> >bidaliko diot Mikelek aipatutako [1] orrialdeari hizkuntzak gehitzeko?
> >Dokumentuak 90 kB dituenez Mailman-ek ez dit posta-zerrendara bidaltzen
> >utziko.
> >
> >
> >[1] http://librezale.org/wiki/Hizkuntzak_eta_herrialdeak
> >
>
> Aupa Iņaki,
>
> Wikian izena emanez gero, zerorrek egin dezakezu eguneraketa. Ez baduzu
> nahi, estilo-liburuaren ardura nik dut, beraz bidali niri eta neronek
> eguneratuko dut.
>
> Ondo segi,
>
> Mikel
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131004/ad2d44b9/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago