[Librezale] [Hizkuntza] Adabe
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Al, Urr 7, 09:23:44, CEST 2013
Yeuuuuuuuuuuuup Gorka,
Jatorrizko mezua: ig., 2013-10-06 18:31 +0200, egilea: Gorka Azkarate
Zubiaur
> (...)
> Librezale esku-libururako bi paragrafo horietan dagoena gehitzea oso
> interesgarria iruditu zait. Zalantza hori, faq itxura osoa dauka:
> zergatik batzuetan + -era atzizkia --achuarera, bavariera, igboera--
> eta beste batzuetan ez --aguano, andoke, halung edo peere-- ez? (Nik
> behintzat, oraintsu arte, erantzuna irakurri gabe neukan).
>
>
> Librezale esku-liburuan, bi paragrafo horiek kopiatzea otu zait...
> Kopiatu eta gero ausardiakeria iruditu zait, izan ere ez diot Dooteori
> baimenik eskatu!
>
> [1] http://librezale.org/wiki/Hizkuntzak_eta_herrialdeak
>
>
> * Paragrafo horiek horra kopiatzeko arazoren bat ikusten baduzue di-da
> ezabatuko ditut. Jakina.
Ez iezadazu baimenik eskatu ez bainituen idatzi. Euskaltzaindiak
idatzitakoak dira. Instituzio publiko bat denez, ongi ikusten dut edukia
kopiatzea beti ere iturburua eta egileari buruzko ohar edo epigrafe bat
idazten bada.
Dokumentuaren titulua: 'Munduko hizkuntzen izenak euskaraz'
Egileak: Belen Uranga, Patxi Juaristi, Itziar Idiazabal, Andoni Barreņa
eta Estibalitz Amorrortu
Laburpena: UNESCOko Munduko hizkuntzei buruzko txosteneko
batzorde teknikoko kideak
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago