Aurrenik, eta ohartu bazarete, mezuaren gaia aldatu dut. Azken finean

'zalatza bat', 'zalantzatxoa' eta antzeko gaiek mezuaren edukia zertaz

ari den ez adierazteaz gain, mezu gehienak _zalantzak_ izan ohi dira.

Halakotan, ohitura izaten dut [Terminologia], edo kasu honetan

[Hizkuntza] bezalako etiketa bat aurretik jartzea.

Bai, arrazoi osoa daukazu. 'Zalantzatxue' baino, hobeto etiketatzea nuen.

"Oinarritzat hartutako ingelesezko heteroglotonimoa pertsona-taldea

edo herrialdea izendatzeko ere erabiltzen bada, -era atzizkia eranstea,

hala nola, achuarera, bavariera, igboera edo ingushera, atzizki horren

bidez, eta Euskaltzaindiak dioen legez, hizkuntza bereizi egiten baita

herritarren eta herrialdeen izenetatik.

Aldiz, ingelesezko heteroglotonimoa herritarrak edo eskualdea adieraz-

teko erabiltzen ez bada, edo ez bada halakorik identifikatzeko informa-

ziorik eskuratu, bere horretan erabiltzea erabaki da, -era atzizkia

erantsi barik, alegia. Kasu horietako adibideak honakoak dira: aguano, andoke,

halung edo peere."

Librezale esku-libururako bi paragrafo horietan dagoena gehitzea oso interesgarria iruditu zait. Zalantza hori, faq itxura osoa dauka: zergatik batzuetan + -era atzizkia --achuarera, bavariera, igboera-- eta beste batzuetan ez --aguano, andoke, halung edo peere-- ez? (Nik behintzat, oraintsu arte, erantzuna irakurri gabe neukan).

Librezale esku-liburuan, bi paragrafo horiek kopiatzea otu zait... Kopiatu eta gero ausardiakeria iruditu zait, izan ere ez diot Dooteori baimenik eskatu!

[1] http://librezale.org/wiki/Hizkuntzak_eta_herrialdeak

* Paragrafo horiek horra kopiatzeko arazoren bat ikusten baduzue di-da ezabatuko ditut. Jakina.

Mila esker, Ander, Mikel, Dooteo, Bixerdo emandako erantzunengatik.

Gorka Azk.