[Librezale] Zalantza bat
Joxe Rojas
joxerg a bildua gmail.com
Ast, Urr 3, 13:50:21, CEST 2013
Zeozertarako balio badu, Samsungen euskaraketan 'USB ainguraketa' eta
'Bluetooth ainguraketa' agertzen dira, oso itzulpen kaskarra inondik inora.
Wi-FI hotspot ere "Wi-Fi bero gune ibiltaria' gisa agertzen da.
Nik ere, tethering-en alde egingo nuke edo, nahi bada, "sarea partekatzea"
edo horrelako zeozer.
Hortxe 5 zentimoko ekarpena...
Ibon Igartua<ibon.igartua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 3
12:52):
>
> aupa !
>
> Erabiltzaile bezala, nik nire telefonoan nahiago nuke "Tethering" ikustea.
> Hainbat kasutan ingeleseko terminoa itzultzean erabiltzailea erabat
> nahasten dugu.
>
> widget, hotspot, wifi, eta abar luze bat ...
>
> agur,
>
> Ibon
>
>
> 2013/10/3 dooteo <dooteo a bildua zundan.com>
>
>> Egunon Urtzi,
>>
>> Jatorrizko mezua: og., 2013-10-03 10:51 +0200, egilea: Urtzi Odriozola
>>
>> > Zalantza bat android itzulpenetako termino batekin. Nola itzuliko
>> > zenukete "Tethering" terminoa? Gazteleraz "anclaje de red" eta
>> > antzekoak ikusi izan ditut. Ideiarik?
>>
>> Kasu honetan mugikorra/taula bideratzaile gisa arituko da lanean beste
>> gailu batentzako.
>>
>> Wikipediaren arabera [2] 'Sare ainguraketa' litzateke, baina hori
>> gazteleratik jasotako itzulpen literala da. 'Ainguraketa' hitza ez dugu
>> inoiz sareen arloan erabili, testu-prozesadoreetan baizik. Ez da egokia
>> sareko/interneteko konexioen arloan erabiltzea. 'Lotura' egokiagoa
>> ikusten dut. Hala ere, 'sare lotura' ez zait egokia iruditzen.
>>
>> Frantsesez [3] 'Modem affilié' gisa itzuli dute. 'Atxikitutako modema'
>> bezala uler dezakegu.
>>
>> Wordreference webguneak [4] 'tether' buruz 'atar' edo 'atadura' gisa
>> agertzen da.
>>
>> Datu hauekin nire proposamena hau da:
>>
>> 'Sarea esleitzea'
>>
>> Arrazonamendua: DHCP zerbitzuak IPa dinamikoki ematen dionean gailu bati
>> 'IP helbidea automatikoki _esleitzen_ diola' esaten da.
>>
>> dooteo
>>
>>
>> [1] http://es.wikipedia.org/wiki/Tethering
>> [2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Sare_ainguraketa
>> [3] http://fr.wikipedia.org/wiki/Modem_affilié
>> [4] http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=tether
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
--
Joxe Rojas
http://www.teknopata.net
joxerg a bildua gmail.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131003/243a653f/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago