[Librezale] Zalantza bat
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Urr 3, 15:35:19, CEST 2013
Horrelako kontuekin, konturatu orduko, debatea sortu da. Adibide polita
izan daiteke [1] horretan agertzen ziren irizpideak berraztertzeko.
[1] http://librezale.org/wiki/Terminologia<http://librezale.org/wiki/Terminologia>
1. Printzipioz terminoak ingelesez, bere horretan, uztearen aldekoa ez naiz
izaten. Konturatu orduko hainbat eta hainbat termino sartuko zaizkigu
zuzenean ingelesetik, *wifi, internet, podcast*... Ez gara orain entresakak
eta garbiketak egitearen alde agertuko, inolaz ere; dena den, euskaratzaile
batentzat erabakirik errazena ingeleseko jatorrizkoa uztea baldin bada
-euskaratzaile horrek , Ibonek, esaterako, "Tethering" terminoa primeran
ulertzen dela pentsatuko du, agian- baina bide horretatik ze hitz euskaratu
eta zein bere horretan ingelesez utzi? Eskaratzerakoan zailtasun berezia
sortzen dutenak ingelesez eman eta kito?
Konturatu orduko hedatu direnak behar bada mantendu beharko, bai baina guk
zabaldu beharko diegu ingelesezko hitzei atea?
Itzultzaileak, nik uste, irudikatu beharko luke euskaldun arrunt bat,
ingelesez agian ezer gutxi dakiena, eta berarentzat ahalik eta ordain
egokiena, hiztegietan aurkitzen ez duenean, asmatu beharko.
2. Gaztelaniaz eta frantsesez termino batekin zelan ibili diren ikustea
beharrezkoa dugu askotan. Auzoko bi hizkuntza boteretsu horietan bide
beretik ibili badira, ziur aski, lasai ibil gaitezke gu ere bide
horretatik. Baina itzultzerakoan frantsesak alde batetik eta espainolak
beste alde batetik ibili badira... kontuz itzulpen irudimentsuen kalko
semantikoekin. Frantsesez edo espainolez hedatu dena, ez dugu zertan guk
kalkatu.
3. Wikipedia. Askotan iturri ezagunena, fidagarriena, da, bale, baina urte
bakar batzuk duen artikulu bat ez da zertan dogmatzat hartu...
Euskaratzaileon erabakia izan daiteke halako batean norabidea aldatzea.
Aldatzeko garaiz egon gintezke kasu honetan...
4. Bukatzeko, hau bozketa balitz, nire +1 batez ere Dooteok egindako
ekarpenari. (Beti ere besteoi -1 egin gabe, jakina ;-)
--
Gorka Azk.
Joxe Rojas<joxerg a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 3 13:50):
> Zeozertarako balio badu, Samsungen euskaraketan 'USB ainguraketa' eta
> 'Bluetooth ainguraketa' agertzen dira, oso itzulpen kaskarra inondik inora.
> Wi-FI hotspot ere "Wi-Fi bero gune ibiltaria' gisa agertzen da.
>
> Nik ere, tethering-en alde egingo nuke edo, nahi bada, "sarea partekatzea"
> edo horrelako zeozer.
>
> Hortxe 5 zentimoko ekarpena...
>
>
>
>
>
> Ibon Igartua<ibon.igartua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria
> 3 12:52):
>
>
>> aupa !
>>
>> Erabiltzaile bezala, nik nire telefonoan nahiago nuke "Tethering"
>> ikustea. Hainbat kasutan ingeleseko terminoa itzultzean erabiltzailea
>> erabat nahasten dugu.
>>
>> widget, hotspot, wifi, eta abar luze bat ...
>>
>> agur,
>>
>> Ibon
>>
>>
>> 2013/10/3 dooteo <dooteo a bildua zundan.com>
>>
>>> Egunon Urtzi,
>>>
>>> Jatorrizko mezua: og., 2013-10-03 10:51 +0200, egilea: Urtzi Odriozola
>>>
>>> > Zalantza bat android itzulpenetako termino batekin. Nola itzuliko
>>> > zenukete "Tethering" terminoa? Gazteleraz "anclaje de red" eta
>>> > antzekoak ikusi izan ditut. Ideiarik?
>>>
>>> Kasu honetan mugikorra/taula bideratzaile gisa arituko da lanean beste
>>> gailu batentzako.
>>>
>>> Wikipediaren arabera [2] 'Sare ainguraketa' litzateke, baina hori
>>> gazteleratik jasotako itzulpen literala da. 'Ainguraketa' hitza ez dugu
>>> inoiz sareen arloan erabili, testu-prozesadoreetan baizik. Ez da egokia
>>> sareko/interneteko konexioen arloan erabiltzea. 'Lotura' egokiagoa
>>> ikusten dut. Hala ere, 'sare lotura' ez zait egokia iruditzen.
>>>
>>> Frantsesez [3] 'Modem affilié' gisa itzuli dute. 'Atxikitutako modema'
>>> bezala uler dezakegu.
>>>
>>> Wordreference webguneak [4] 'tether' buruz 'atar' edo 'atadura' gisa
>>> agertzen da.
>>>
>>> Datu hauekin nire proposamena hau da:
>>>
>>> 'Sarea esleitzea'
>>>
>>> Arrazonamendua: DHCP zerbitzuak IPa dinamikoki ematen dionean gailu bati
>>> 'IP helbidea automatikoki _esleitzen_ diola' esaten da.
>>>
>>> dooteo
>>>
>>>
>>> [1] http://es.wikipedia.org/wiki/Tethering
>>> [2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Sare_ainguraketa
>>> [3] http://fr.wikipedia.org/wiki/Modem_affilié
>>> [4] http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=tether
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.org
>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>
>
> --
> Joxe Rojas
> http://www.teknopata.net
> joxerg a bildua gmail.com
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131003/7ba40406/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago