[Librezale] Zalantza bat
Ibon Igartua
ibon.igartua a bildua gmail.com
Ast, Urr 3, 12:52:31, CEST 2013
aupa !
Erabiltzaile bezala, nik nire telefonoan nahiago nuke "Tethering" ikustea.
Hainbat kasutan ingeleseko terminoa itzultzean erabiltzailea erabat
nahasten dugu.
widget, hotspot, wifi, eta abar luze bat ...
agur,
Ibon
2013/10/3 dooteo <dooteo a bildua zundan.com>
> Egunon Urtzi,
>
> Jatorrizko mezua: og., 2013-10-03 10:51 +0200, egilea: Urtzi Odriozola
>
> > Zalantza bat android itzulpenetako termino batekin. Nola itzuliko
> > zenukete "Tethering" terminoa? Gazteleraz "anclaje de red" eta
> > antzekoak ikusi izan ditut. Ideiarik?
>
> Kasu honetan mugikorra/taula bideratzaile gisa arituko da lanean beste
> gailu batentzako.
>
> Wikipediaren arabera [2] 'Sare ainguraketa' litzateke, baina hori
> gazteleratik jasotako itzulpen literala da. 'Ainguraketa' hitza ez dugu
> inoiz sareen arloan erabili, testu-prozesadoreetan baizik. Ez da egokia
> sareko/interneteko konexioen arloan erabiltzea. 'Lotura' egokiagoa
> ikusten dut. Hala ere, 'sare lotura' ez zait egokia iruditzen.
>
> Frantsesez [3] 'Modem affilié' gisa itzuli dute. 'Atxikitutako modema'
> bezala uler dezakegu.
>
> Wordreference webguneak [4] 'tether' buruz 'atar' edo 'atadura' gisa
> agertzen da.
>
> Datu hauekin nire proposamena hau da:
>
> 'Sarea esleitzea'
>
> Arrazonamendua: DHCP zerbitzuak IPa dinamikoki ematen dionean gailu bati
> 'IP helbidea automatikoki _esleitzen_ diola' esaten da.
>
> dooteo
>
>
> [1] http://es.wikipedia.org/wiki/Tethering
> [2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Sare_ainguraketa
> [3] http://fr.wikipedia.org/wiki/Modem_affilié
> [4] http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=tether
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131003/9f707e42/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago