[Librezale] IVAPen gomendioak web-orriak idazteko
Ander Elortondo
ander.elor a bildua gmail.com
Iga, Maiatza 12, 14:40:37, CEST 2013
bat nator Asierrekin, gomendioen inguruan esandakoaz eta baita guztiok izan
behar dugun iritzi kritiko zein dispertsioa saihestu beharraz.
2013/5/12 Asier Sarasua Garmendia <asiersar a bildua yahoo.com>
> ig., 2013.eko mairen 12a 09:42(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>
>> Herri Arduralitzaren Euskal Erakundeak, IVAPek, web-orriak idazteko
>> gomendioak dituen argitalpen bat kaleratu du:
>> http://ttiki.com/50404
>>
>> Agian, Librezaleko Lokalizazio-gida osatzeko baliagarriak izan liteke
>> dokumentu hau. Zer iruditzen zaizue?
>>
>
> Lagungarria izan daiteke. Gero eta euskarazko material gehiago eduki,
> hobeto. Nik gutxienez erreferentzia jarriko nuke Librezaleren
> lokalizazio-gidan.
>
> Hala ere, beti bezala, polemika sor daiteke zenbait konturen inguruan;
> batez ere, jadanik beste erakunde batzuek beste modu batera egin beharko
> liratekeela esan dituzten gauzen inguruan, eta batez ere terminologiaren
> alorrean.
>
> Bestalde, ez ahaztu "gomendioak" direla. Elhuyarrenak, UZEIrenak, etab.
> ere gomendio gisa hartu behar dira ere. Gero erabiltzaileen erabilerak
> finkatuko ditu batzuk edo besteak. Hala ere, ez da komeni beste muturrera
> ere joanda, itzultzaile bakoitza bere terminologia eta arauak asmatzen
> hastea; beraz, ni normalean gomendio horiek jarraitzearen aldekoa naiz,
> batenak edo bestearenak.
>
> Azkenik, gainetik begiratuta atentzioa eman didaten bi gauza
> terminologiari dagokionez.
>
> - "Ogi-papurrak". Justu pasa den astean ItzuL zerrendan norbaitek galdetu
> zuen "breadcrumb" nola esan euskaraz. Nik erantzun nion Microsoft Language
> Portal-en bi modutara euskaratu dela: zuzenean "breadcrumb" edo bestela
> "nabigazio-haria". Bietako bat, IVAPekoek ez dute orain arte beste toki
> batzuetan nola esan den, edo ikusi dute eta erabaki dute hobe dela
> "ogi-papurrak". Nire ustez askoz egokiagoa da "nabigazio-haria". Gainera,
> askoz koherenteagoa da Txopik azpimarratu duen 187. orrialdeko testuarekin,
> baina nik beste modu batera esango nuke: "Aukera izanez gero, ez utzi
> horrelako mezuak idazteko ardura idazleen edo literatura adituen esku."
>
> -"Plug-in". Ingelesez marratxoarekin zein marratxorik gabe erabiltzen da.
> Marratxo horrek arazoak sortzen ditu euskaraz idaztean, hitz hori
> deklinatzen dugunean ("plug-inarekin"?, "plug-in-arekin"?). Zergatik
> erabaki ote dute marratxoa uztea? Nire ustez askoz egokiagoa da "plugin"
> erabiltzea.
>
> Asier.
>
>
>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130512/4d56b21c/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago