[Librezale] IVAPen gomendioak web-orriak idazteko
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Maiatza 13, 09:46:58, CEST 2013
ig., 2013.eko mairen 12a 10:19(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi
zuen:
> ig., 2013.eko mairen 12a 09:42(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Herri Arduralitzaren Euskal Erakundeak, IVAPek, web-orriak idazteko
>> gomendioak dituen argitalpen bat kaleratu du:
>> http://ttiki.com/50404
>>
>> Agian, Librezaleko Lokalizazio-gida osatzeko baliagarriak izan liteke
>> dokumentu hau. Zer iruditzen zaizue?
>
> Lagungarria izan daiteke. Gero eta euskarazko material gehiago eduki,
> hobeto. Nik gutxienez erreferentzia jarriko nuke Librezaleren
> lokalizazio-gidan.
>
> Hala ere, beti bezala, polemika sor daiteke zenbait konturen inguruan;
> batez ere, jadanik beste erakunde batzuek beste modu batera egin beharko
> liratekeela esan dituzten gauzen inguruan, eta batez ere terminologiaren
> alorrean.
>
> Bestalde, ez ahaztu "gomendioak" direla. Elhuyarrenak, UZEIrenak, etab.
> ere gomendio gisa hartu behar dira ere. Gero erabiltzaileen erabilerak
> finkatuko ditu batzuk edo besteak. Hala ere, ez da komeni beste
> muturrera ere joanda, itzultzaile bakoitza bere terminologia eta arauak
> asmatzen hastea; beraz, ni normalean gomendio horiek jarraitzearen
> aldekoa naiz, batenak edo bestearenak.
>
> Azkenik, gainetik begiratuta atentzioa eman didaten bi gauza
> terminologiari dagokionez.
>
> - "Ogi-papurrak". Justu pasa den astean ItzuL zerrendan norbaitek
> galdetu zuen "breadcrumb" nola esan euskaraz. Nik erantzun nion
> Microsoft Language Portal-en bi modutara euskaratu dela: zuzenean
> "breadcrumb" edo bestela "nabigazio-haria". Bietako bat, IVAPekoek ez
> dute orain arte beste toki batzuetan nola esan den, edo ikusi dute eta
> erabaki dute hobe dela "ogi-papurrak". Nire ustez askoz egokiagoa da
> "nabigazio-haria". Gainera, askoz koherenteagoa da Txopik azpimarratu
> duen 187. orrialdeko testuarekin, baina nik beste modu batera esango
> nuke: "Aukera izanez gero, ez utzi horrelako mezuak idazteko ardura
> idazleen edo literatura adituen esku."
>
> -"Plug-in". Ingelesez marratxoarekin zein marratxorik gabe erabiltzen
> da. Marratxo horrek arazoak sortzen ditu euskaraz idaztean, hitz hori
> deklinatzen dugunean ("plug-inarekin"?, "plug-in-arekin"?). Zergatik
> erabaki ote dute marratxoa uztea? Nire ustez askoz egokiagoa da "plugin"
> erabiltzea.
Ni ere bat nator orokorrean Asierrek esan dituenekin.
Dena den kontuan izan hauek *web orriak* (dokumentuak) idazteko
gomendioak direla, ez software-lokalizazioak egiteko. Ez irentsi
gomendio hauek bere horretan, beraz.
EJak baditu gainera software-lokalizazioetan bereziki kontuan izateko
irizpide batzuk beste dokumentu batean bilduta (estilo-liburutik dago
estekatuta).
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago