[Librezale] IVAPen gomendioak web-orriak idazteko

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Iga, Maiatza 12, 10:19:05, CEST 2013


ig., 2013.eko mairen 12a 09:42(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Herri Arduralitzaren Euskal Erakundeak, IVAPek, web-orriak idazteko
> gomendioak dituen argitalpen bat kaleratu du:
> http://ttiki.com/50404
>
> Agian, Librezaleko Lokalizazio-gida osatzeko baliagarriak izan liteke
> dokumentu hau. Zer iruditzen zaizue?

Lagungarria izan daiteke. Gero eta euskarazko material gehiago eduki, 
hobeto. Nik gutxienez erreferentzia jarriko nuke Librezaleren 
lokalizazio-gidan.

Hala ere, beti bezala, polemika sor daiteke zenbait konturen inguruan; 
batez ere, jadanik beste erakunde batzuek beste modu batera egin beharko 
liratekeela esan dituzten gauzen inguruan, eta batez ere terminologiaren 
alorrean.

Bestalde, ez ahaztu "gomendioak" direla. Elhuyarrenak, UZEIrenak, etab. 
ere gomendio gisa hartu behar dira ere. Gero erabiltzaileen erabilerak 
finkatuko ditu batzuk edo besteak. Hala ere, ez da komeni beste 
muturrera ere joanda, itzultzaile bakoitza bere terminologia eta arauak 
asmatzen hastea; beraz, ni normalean gomendio horiek jarraitzearen 
aldekoa naiz, batenak edo bestearenak.

Azkenik, gainetik begiratuta atentzioa eman didaten bi gauza 
terminologiari dagokionez.

- "Ogi-papurrak". Justu pasa den astean ItzuL zerrendan norbaitek 
galdetu zuen "breadcrumb" nola esan euskaraz. Nik erantzun nion 
Microsoft Language Portal-en bi modutara euskaratu dela: zuzenean 
"breadcrumb" edo bestela "nabigazio-haria". Bietako bat, IVAPekoek ez 
dute orain arte beste toki batzuetan nola esan den, edo ikusi dute eta 
erabaki dute hobe dela "ogi-papurrak". Nire ustez askoz egokiagoa da 
"nabigazio-haria". Gainera, askoz koherenteagoa da Txopik azpimarratu 
duen 187. orrialdeko testuarekin, baina nik beste modu batera esango 
nuke: "Aukera izanez gero, ez utzi horrelako mezuak idazteko ardura 
idazleen edo literatura adituen esku."

-"Plug-in". Ingelesez marratxoarekin zein marratxorik gabe erabiltzen 
da. Marratxo horrek arazoak sortzen ditu euskaraz idaztean, hitz hori 
deklinatzen dugunean ("plug-inarekin"?, "plug-in-arekin"?). Zergatik 
erabaki ote dute marratxoa uztea? Nire ustez askoz egokiagoa da "plugin" 
erabiltzea.

Asier.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago