[Librezale] Bilera proposamena (Lehen: Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak)

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
As, Eka 25, 17:16:43, CEST 2013


txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 25 16:07):

> El 25.06.2013 08:47, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
>
>> Aupa Alexander,
>>
>> Eskerrik asko gaia berriro azaleratzeagatik.
>>
>> ar., 2013.eko ekaren 25a 00:25(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>>
>>> Hiru aste pasa dira Ander Elortondok EuskalGNUren ixteak umezurtz utzi
>>> dituen lokalizazioen gainean hausnarketa eskatu zuela eta foro honetan
>>> hitzik ere ez da mugitu.
>>>
>>
>> Bai, eta merezi du horretaz hausnartzeak. Aitortu beharra daukat
>> mezua irakurri eta markatu nuela, baina hortik aurrera erabat ahaztuta
>> neukala ere bai.
>>
>>  Anderrek Gnome, Gimp, Inkscape... aipatzen ditu. Dooteok bere mezuan
>>> OpenOffice eta LibreOffice.
>>>
>>
>> Dooteok azken biak aipatu bazituen ere, Anderrek esandakoak (eta
>> gehiago) egon dira bere ardurapean azken urte hauetan. Proiektu asko
>> potolo xamarrak dira, gainera.
>> Azken batean esan daiteke EuskalGNU=Dooteo izan dela (berak ere hala
>> aitortzen du) eta normala deritzot hainbeste proiekturen ardura
>> izanik, berandu baino lehen guztiarekin jarraitu ahal ez izatea eta
>> erreta bukatzea.
>>
> [...]
>
> Egun gutxi barru, uztailaren 13tik 19ra, Akademy 2013 ospatuko da Bibon:
> http://akademy2013.kde.org/
>
> Agian jardunaldi horiek aprobetxa genitzake Bilbon Librezaleko bilera bat
> egiteko. Dooteo eta EuskalGNUko besteren bat etorriko balitz, software
> guzti hauen euskaraketekin zer egin denon artean aztertu genezake.
>
> Zer iruditzen zaizue adibidez igande arratsaldean (uztailaren 14) Bilbon
> biltzea?
> Egun hartako Akademyko hitzaldietan[1] interesa dutenek, Abandoibarran
> goiza pasatu eta Alde Zaharretik edo bazkal dezakete, arratsaldeko bileran
> denok batu aurretik.
>
>
EuskalGNUren amaieraz gain beste hainbat erronka daudelakotan nago eta nire
ustez bilera puntual bat baino gehiago Librezaleren batzar orokor bat egin
beharko genuke.

Akademy-ko datak aitzakitzat hartzea ideia ona izan daiteke baino
quorum-aren arabera data ezberdinak planteatu beharko genituzke.

Beraz, zer dio herriak?

- Bilera edo batzar orokorra?
- Izatekotan, Akademyko datetan edo Doodle bitartez adostua?
- Batzarra izatekotan gai ordenerako Wiki-an orri bat prestatzen dugu gaiak
adosteko? [1]

[1] http://librezale.org/wiki/2010-11-13_gai_ordena

Mikel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130625/767c23b0/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago