[Librezale] Bilera proposamena (Lehen: Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak)

txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Eka 25, 16:07:13, CEST 2013


El 25.06.2013 08:47, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
> Aupa Alexander,
>
> Eskerrik asko gaia berriro azaleratzeagatik.
>
> ar., 2013.eko ekaren 25a 00:25(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi 
> zuen:
>> Hiru aste pasa dira Ander Elortondok EuskalGNUren ixteak umezurtz 
>> utzi
>> dituen lokalizazioen gainean hausnarketa eskatu zuela eta foro 
>> honetan
>> hitzik ere ez da mugitu.
>
> Bai, eta merezi du horretaz hausnartzeak. Aitortu beharra daukat
> mezua irakurri eta markatu nuela, baina hortik aurrera erabat 
> ahaztuta
> neukala ere bai.
>
>> Anderrek Gnome, Gimp, Inkscape... aipatzen ditu. Dooteok bere mezuan
>> OpenOffice eta LibreOffice.
>
> Dooteok azken biak aipatu bazituen ere, Anderrek esandakoak (eta
> gehiago) egon dira bere ardurapean azken urte hauetan. Proiektu asko
> potolo xamarrak dira, gainera.
> Azken batean esan daiteke EuskalGNU=Dooteo izan dela (berak ere hala
> aitortzen du) eta normala deritzot hainbeste proiekturen ardura
> izanik, berandu baino lehen guztiarekin jarraitu ahal ez izatea eta
> erreta bukatzea.
[...]

Egun gutxi barru, uztailaren 13tik 19ra, Akademy 2013 ospatuko da 
Bibon:
http://akademy2013.kde.org/

Agian jardunaldi horiek aprobetxa genitzake Bilbon Librezaleko bilera 
bat egiteko. Dooteo eta EuskalGNUko besteren bat etorriko balitz, 
software guzti hauen euskaraketekin zer egin denon artean aztertu 
genezake.

Zer iruditzen zaizue adibidez igande arratsaldean (uztailaren 14) 
Bilbon biltzea?
Egun hartako Akademyko hitzaldietan[1] interesa dutenek, Abandoibarran 
goiza pasatu eta Alde Zaharretik edo bazkal dezakete, arratsaldeko 
bileran denok batu aurretik.

Ez dakit Akademyra joango naizen baina Librezaleko bilera egiteko 
lekuren bat bila dezaket (egun horretan edo beste batetan).

[1] https://conf.kde.org/en/Akademy2013/public/schedule/2013-07-14

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago