El 25.06.2013 08:47, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
Aupa Alexander,
Eskerrik asko gaia berriro azaleratzeagatik.
ar., 2013.eko ekaren 25a 00:25(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
Hiru aste pasa dira Ander Elortondok EuskalGNUren ixteak umezurtz utzi
dituen lokalizazioen gainean hausnarketa eskatu zuela eta foro honetan
hitzik ere ez da mugitu.
Bai, eta merezi du horretaz hausnartzeak. Aitortu beharra daukat
mezua irakurri eta markatu nuela, baina hortik aurrera erabat ahaztuta
neukala ere bai.
Anderrek Gnome, Gimp, Inkscape... aipatzen ditu. Dooteok bere mezuan
OpenOffice eta LibreOffice.
Dooteok azken biak aipatu bazituen ere, Anderrek esandakoak (eta
gehiago) egon dira bere ardurapean azken urte hauetan. Proiektu asko
potolo xamarrak dira, gainera.
Azken batean esan daiteke EuskalGNU=Dooteo izan dela (berak ere hala
aitortzen du) eta normala deritzot hainbeste proiekturen ardura
izanik, berandu baino lehen guztiarekin jarraitu ahal ez izatea eta
erreta bukatzea.
Egun gutxi barru, uztailaren 13tik 19ra, Akademy 2013 ospatuko da Bibon:
http://akademy2013.kde.org/
Agian jardunaldi horiek aprobetxa genitzake Bilbon Librezaleko bilera bat egiteko. Dooteo eta EuskalGNUko besteren bat etorriko balitz, software guzti hauen euskaraketekin zer egin denon artean aztertu genezake.
Zer iruditzen zaizue adibidez igande arratsaldean (uztailaren 14) Bilbon biltzea?
Egun hartako Akademyko hitzaldietan[1] interesa dutenek, Abandoibarran goiza pasatu eta Alde Zaharretik edo bazkal dezakete, arratsaldeko bileran denok batu aurretik.
EuskalGNUren amaieraz gain beste hainbat erronka daudelakotan nago eta nire ustez bilera puntual bat baino gehiago Librezaleren batzar orokor bat egin beharko genuke. 
Akademy-ko datak aitzakitzat hartzea ideia ona izan daiteke baino quorum-aren arabera data ezberdinak planteatu beharko genituzke.
Beraz, zer dio herriak?
- Bilera edo batzar orokorra?
- Izatekotan, Akademyko datetan edo Doodle bitartez adostua?
- Batzarra izatekotan gai ordenerako Wiki-an orri bat prestatzen dugu gaiak adosteko? [1]
[1] http://librezale.org/wiki/2010-11-13_gai_ordena
Mikel