[Librezale] Bilera proposamena (Lehen: Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak)

Dani Gutiérrez Porset jdanitxu a bildua gmail.com
As, Eka 25, 17:47:51, CEST 2013


> Akademy-ko datak aitzakitzat hartzea ideia ona izan daiteke baino
> quorum-aren arabera data ezberdinak planteatu beharko genituzke.
>
> Beraz, zer dio herriak?
> - Bilera edo batzar orokorra?
> - Izatekotan, Akademyko datetan edo Doodle bitartez adostua?
> - Batzarra izatekotan gai ordenerako Wiki-an orri bat prestatzen dugu
> gaiak adosteko? [1]
>
Aizue, asko poztuko naiz batzar orokorra edo bilera Akademy-ren inguruan
antolatzen bada.
Ez dakit larunbata aproposa izan daitekeen ala ez, baina komentatu nuenez:
   http://www.kafeantzokia.com/web/eu/agenda/details/1104-akademy-2013
Ideia 18:00etan euskarazko tailer bat egitea zen Kafe Antzokia eta gero
festa bat.
Tailerrerako bolondresarik ateratzen ez badira, agian ez dugu egingo,
baina jaian (Adarrots folk taldea, eta beste bat aurretik, egongo dira) oso
ondo legoke zuek ikustea.

Bestalde, asko ez bazatozte (bueno, 50 baino gehiago :), bazkaltzeko
gonbidatu ahal zaituztegu Bizkaia aretoan, ze seguraski sponsorrak lortuko
ditugu, eta bestela itsas-en dirutxo bat daukagu eta jendea ondo ikusiko
zaituztegu zuei gonbidatzea (qué menos, hainbeste euskara eta software
librearen aldeko lana ikusita).

Eta are gehiago: software librearen aldeko manifa/paseíllo bat egiteko
gogoan nabil. KDEn ez da oso argi ikusten (ai Alemaniarrak...), baina agian
zuek animatzen bazarete egin dezakegu: baldintza bakarra kamiseta friki bat
ekartzea da, eta Paraninfotik Udaletxeraino ibiliko gara, batukada batekin
azkenean lortzen badut.

P.D. Xabi Payarekin hitz egin dut jadanik, eta seguraski larunbat horretan
egongo da egunean zeharko orduren batean bertsoak ingelesez egiten.

-- 
............................................
http://danitxu.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130625/00f8e735/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago