[Librezale] nola jarri...

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Uzt 23, 13:06:59, CEST 2013


Nik "*at*" horretarako "*hementxe:*" proposatuko nuke; mendebaldeko forma
hori iruditzen zait argiena, ziur aski mendebaldeko euskara hurbilena
egiten zaidalako.


Beste kontu bat "John Doe" hori nola eman...

Bere garaian Itzul posta-zerrendan galdetu nuen eta hainbat proposamen jaso
ziren. Proposamen haiek ez ditut orain leku bateratuan aurkitu.

Proposamenak, gutxi gorabehera:

1. John Doe jatorrizkoa ematea, itzuli gabe. Erabiltzaile arruntak ulertuko
duelakoan.
2. Joan Urliaga, Joana Urliaga edo antzeko zerbait asmatzea.
3. Euskal tradizioan ezaguna den izen bat hartu eta aurrera. Esate baterako
"Peru Abarka".
3. Egungo euskaran ohikoenak diren izen-deiturak hartu eta aurrera. Kontua
ikertu zuenak (Txopik?) Leire Agirre proposatu zuen.

John Doe hori urtetan euskaratu eta gero, ikusiko da zein finkatzen den.
Ingelesez dagoeneko John Doe / Jane Doe / Baby Doe oso finkaturik daukate,
euskaraz oraingoz ez da ezer finkatu nik dakidala, beraz *tradutore creatore
* [1]; euskaraketa bakoitzeko boto bat.

Zure kontu, Ander.




[1] http://www.euskaltzaindia.net/dok/ikerbilduma/69618.pdf



---
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130723/b7ea6788/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago