[Librezale] nola jarri...

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
As, Uzt 23, 13:57:36, CEST 2013


Aupa!

Gorka "at" bestrik ez dut.
batzuetan john doe izango da eta beste batzuetan mikel zugasti, baina testu
hori ez dago parametrizatua....

nik "at" itzuli behar dut eta gero......

"hemen" edo "hementxe" biak berdin ikusten ditut, nik mendebaldekoa naizen
arren ;-)

eskerrik asko!
Ander.




Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 uztaila 23 13:06):

> Nik "*at*" horretarako "*hementxe:*" proposatuko nuke; mendebaldeko forma
> hori iruditzen zait argiena, ziur aski mendebaldeko euskara hurbilena
> egiten zaidalako.
>
>
> Beste kontu bat "John Doe" hori nola eman...
>
> Bere garaian Itzul posta-zerrendan galdetu nuen eta hainbat proposamen
> jaso ziren. Proposamen haiek ez ditut orain leku bateratuan aurkitu.
>
> Proposamenak, gutxi gorabehera:
>
> 1. John Doe jatorrizkoa ematea, itzuli gabe. Erabiltzaile arruntak
> ulertuko duelakoan.
> 2. Joan Urliaga, Joana Urliaga edo antzeko zerbait asmatzea.
> 3. Euskal tradizioan ezaguna den izen bat hartu eta aurrera. Esate
> baterako "Peru Abarka".
> 3. Egungo euskaran ohikoenak diren izen-deiturak hartu eta aurrera. Kontua
> ikertu zuenak (Txopik?) Leire Agirre proposatu zuen.
>
> John Doe hori urtetan euskaratu eta gero, ikusiko da zein finkatzen den.
> Ingelesez dagoeneko John Doe / Jane Doe / Baby Doe oso finkaturik daukate,
> euskaraz oraingoz ez da ezer finkatu nik dakidala, beraz *tradutore
> creatore* [1]; euskaraketa bakoitzeko boto bat.
>
> Zure kontu, Ander.
>
>
>
>
> [1] http://www.euskaltzaindia.net/dok/ikerbilduma/69618.pdf
>
>
>
> ---
> Gorka Azk.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130723/1aa4dbed/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago