[Librezale] Librezale eta diru laguntzak
Ander Elortondo
ander.elor a bildua gmail.com
Iga, Uzt 21, 15:36:18, CEST 2013
+1
El 21/07/2013 10:39, "Asier Sarasua Garmendia" <asiersar a bildua yahoo.com>
escribió:
> lr., 2013.eko uztren 20a 19:49(e)an, Osoitz E(e)k idatzi zuen:
>
>> Aupa,
>>
>> Hamar urte pasatu dira gai hau era irekian eztabaidatu zenetik, eta Danik
>> egindako galderak gaia mahai gainean jartzen du bete betean.
>>
>> Proiektu bat Librezalen jasotzea eta berau diru laguntzen bidez
>> finantzatzea bateragarriak dira?
>>
>>
> Egunon,
>
> Librezalek talde modura berez ezin du dirulaguntzarik hartu itzulpenak
> egiteko, hori badakigu.
>
> Librezalen dagoen norbaitek modu pertsonalean edo beste enpresa batekin
> elkarlanean itzulpenak egitea ez zait gaizki iruditzen.
>
> Hala ere, bi arazo sortzen dira jarduera horren eta Librezaleren arteko
> harremanean:
>
> - Dirulaguntza lortu duen enpresa edo pertsonak proiektuari beste batzuek
> egin ahal dituzten ekarpenak blokeatzea. Lehenago ere gertatu izan da
> software bat itzultzeko dirua lortu duenak beste inori ez uztea proiektu
> horretan eskua sartzen. Software libreak suposatu behar duen askatasunaren
> eta enpresa jarduerak dakarren itxieraren arteko talka gertatzen da.
>
> - Dirulaguntzak amaitzen direnean, berriro Librezaleren esku utzi nahi
> izatea proiektu horren ardura. Ez da batere atsegina dirua dagoenean
> tartean jarduera enpresariala tartean sartzea, eta amaitzen denean
> proiektuak abandonatzea edo beste batzuk, musu truk, horren ardura har
> dezaten proposatzea.
>
> Baina bi horiek behar den moduan konpontzen badira, nik ez daukat
> arazorik. Demagun norbaitek KDE itzultzeko dirulaguntza eskatzen duela eta
> ematen diotela. Ba KDEren itzulpena modu irekian mantentzen badu, nahi
> duenak itzulpenak egiteko moduan, are gehiago Librezaleren proiektu modura
> hartu badugu eta gure wikian orri bat badauka; eta dirua amaitu ondoren ere
> KDEren ardura hartzen jarraitzen badu, arazorik ez.
>
> Hori nire ikuspegia, baina ni bat naiz, ea besteek zer uste duten.
>
> Asier.
>
>
>
>
>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130721/65bd2b80/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago