[Librezale] Librezale eta diru laguntzak
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Uzt 21, 22:25:43, CEST 2013
ig., 2013.eko uztren 21a 10:38(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi
zuen:
> lr., 2013.eko uztren 20a 19:49(e)an, Osoitz E(e)k idatzi zuen:
>> Aupa,
>>
>> Hamar urte pasatu dira gai hau era irekian eztabaidatu zenetik, eta
>> Danik egindako galderak gaia mahai gainean jartzen du bete betean.
>>
>> Proiektu bat Librezalen jasotzea eta berau diru laguntzen bidez
>> finantzatzea bateragarriak dira?
>>
>
> Egunon,
>
> Librezalek talde modura berez ezin du dirulaguntzarik hartu itzulpenak
> egiteko, hori badakigu.
>
> Librezalen dagoen norbaitek modu pertsonalean edo beste enpresa batekin
> elkarlanean itzulpenak egitea ez zait gaizki iruditzen.
>
> Hala ere, bi arazo sortzen dira jarduera horren eta Librezaleren arteko
> harremanean:
>
> - Dirulaguntza lortu duen enpresa edo pertsonak proiektuari beste
> batzuek egin ahal dituzten ekarpenak blokeatzea. Lehenago ere gertatu
> izan da software bat itzultzeko dirua lortu duenak beste inori ez uztea
> proiektu horretan eskua sartzen. Software libreak suposatu behar duen
> askatasunaren eta enpresa jarduerak dakarren itxieraren arteko talka
> gertatzen da.
>
> - Dirulaguntzak amaitzen direnean, berriro Librezaleren esku utzi nahi
> izatea proiektu horren ardura. Ez da batere atsegina dirua dagoenean
> tartean jarduera enpresariala tartean sartzea, eta amaitzen denean
> proiektuak abandonatzea edo beste batzuk, musu truk, horren ardura har
> dezaten proposatzea.
>
> Baina bi horiek behar den moduan konpontzen badira, nik ez daukat
> arazorik. Demagun norbaitek KDE itzultzeko dirulaguntza eskatzen duela
> eta ematen diotela. Ba KDEren itzulpena modu irekian mantentzen badu,
> nahi duenak itzulpenak egiteko moduan, are gehiago Librezaleren proiektu
> modura hartu badugu eta gure wikian orri bat badauka; eta dirua amaitu
> ondoren ere KDEren ardura hartzen jarraitzen badu, arazorik ez.
>
> Hori nire ikuspegia, baina ni bat naiz, ea besteek zer uste duten.
>
> Asier.
Asierrek dioenarekin guztiz ados.
Goraintziak!
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago