[Librezale] Librezale eta diru laguntzak

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Iga, Uzt 21, 10:38:56, CEST 2013


lr., 2013.eko uztren 20a 19:49(e)an, Osoitz E(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Hamar urte pasatu dira gai hau era irekian eztabaidatu zenetik, eta 
> Danik egindako galderak gaia mahai gainean jartzen du bete betean.
>
> Proiektu bat Librezalen jasotzea eta berau diru laguntzen bidez 
> finantzatzea bateragarriak dira?
>

Egunon,

Librezalek talde modura berez ezin du dirulaguntzarik hartu itzulpenak 
egiteko, hori badakigu.

Librezalen dagoen norbaitek modu pertsonalean edo beste enpresa batekin 
elkarlanean itzulpenak egitea ez zait gaizki iruditzen.

Hala ere, bi arazo sortzen dira jarduera horren eta Librezaleren arteko 
harremanean:

- Dirulaguntza lortu duen enpresa edo pertsonak proiektuari beste 
batzuek egin ahal dituzten ekarpenak blokeatzea. Lehenago ere gertatu 
izan da software bat itzultzeko dirua lortu duenak beste inori ez uztea 
proiektu horretan eskua sartzen. Software libreak suposatu behar duen 
askatasunaren eta enpresa jarduerak dakarren itxieraren arteko talka 
gertatzen da.

- Dirulaguntzak amaitzen direnean, berriro Librezaleren esku utzi nahi 
izatea proiektu horren ardura. Ez da batere atsegina dirua dagoenean 
tartean jarduera enpresariala tartean sartzea, eta amaitzen denean 
proiektuak abandonatzea edo beste batzuk, musu truk, horren ardura har 
dezaten proposatzea.

Baina bi horiek behar den moduan konpontzen badira, nik ez daukat 
arazorik. Demagun norbaitek KDE itzultzeko dirulaguntza eskatzen duela 
eta ematen diotela. Ba KDEren itzulpena modu irekian mantentzen badu, 
nahi duenak itzulpenak egiteko moduan, are gehiago Librezaleren proiektu 
modura hartu badugu eta gure wikian orri bat badauka; eta dirua amaitu 
ondoren ere KDEren ardura hartzen jarraitzen badu, arazorik ez.

Hori nire ikuspegia, baina ni bat naiz, ea besteek zer uste duten.

Asier.








Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago