+1
lr., 2013.eko uztren 20a 19:49(e)an, Osoitz E(e)k idatzi zuen:
Aupa,
Hamar urte pasatu dira gai hau era irekian eztabaidatu zenetik, eta Danik egindako galderak gaia mahai gainean jartzen du bete betean.
Proiektu bat Librezalen jasotzea eta berau diru laguntzen bidez finantzatzea bateragarriak dira?
Egunon,
Librezalek talde modura berez ezin du dirulaguntzarik hartu itzulpenak egiteko, hori badakigu.
Librezalen dagoen norbaitek modu pertsonalean edo beste enpresa batekin elkarlanean itzulpenak egitea ez zait gaizki iruditzen.
Hala ere, bi arazo sortzen dira jarduera horren eta Librezaleren arteko harremanean:
- Dirulaguntza lortu duen enpresa edo pertsonak proiektuari beste batzuek egin ahal dituzten ekarpenak blokeatzea. Lehenago ere gertatu izan da software bat itzultzeko dirua lortu duenak beste inori ez uztea proiektu horretan eskua sartzen. Software libreak suposatu behar duen askatasunaren eta enpresa jarduerak dakarren itxieraren arteko talka gertatzen da.
- Dirulaguntzak amaitzen direnean, berriro Librezaleren esku utzi nahi izatea proiektu horren ardura. Ez da batere atsegina dirua dagoenean tartean jarduera enpresariala tartean sartzea, eta amaitzen denean proiektuak abandonatzea edo beste batzuk, musu truk, horren ardura har dezaten proposatzea.
Baina bi horiek behar den moduan konpontzen badira, nik ez daukat arazorik. Demagun norbaitek KDE itzultzeko dirulaguntza eskatzen duela eta ematen diotela. Ba KDEren itzulpena modu irekian mantentzen badu, nahi duenak itzulpenak egiteko moduan, are gehiago Librezaleren proiektu modura hartu badugu eta gure wikian orri bat badauka; eta dirua amaitu ondoren ere KDEren ardura hartzen jarraitzen badu, arazorik ez.
Hori nire ikuspegia, baina ni bat naiz, ea besteek zer uste duten.
Asier.
Librezale mailing list
Librezale@librezale.org
http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale