[Librezale] EuskalGNU-ko proiektuak gure wikian nola sartu aztertzen
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Uzt 20, 12:01:09, CEST 2013
Gnome Logo eta lizentziak:
https://wiki.gnome.org/BrandGuidelines
http://www.gnome.org/foundation/legal-and-trademarks/
KDE logo eta lizentzia:
http://techbase.kde.org/Development/Guidelines/CIG/KDE_Logo
Libreoffice logo eta lizentzia:
https://wiki.documentfoundation.org/Marketing/Branding
2013/7/19 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> ar., 2013.eko uztren 16a 10:00(e)an, dooteo(e)k idatzi zuen:
> > Egunon denoi,
> >
> > Ikus dezakezuenez, Librezaleko zerrendara harpidetu naiz :)
> >
> > Lerro artean erantzungo dizuet.
> >
> >> KDE semaforo gorria? Ez al zebilen xalba honekin?
> >> http://lists.kde.org/?l=kde-i18n-doc&m=135763380128444&w=2
> >
> > Bai, Xalba da KDEren uneko arduraduna. Larunbateko bileran aipatu neun
> > bezala, Xalbak ere lanpetuta omen dabil eta nahiago du ardura beste
> > norbaiten eskuetan uztea. Arduradun berririk aurkitzen ez den bitartean,
> > bera izaten jarraituko duela aipatu zidan.
>
> Azaltzen duzunaren arabera, semaforo laranja bat jar genezale. Arduradun
> bezala Xalba jarri (portzierto, posta zerrenda honetan harpidetuta
> dago?) eta kolorea laranja, ez bait dago guztiz umezurtz baina sasoi
> onenean ere ez. Ondo iruditzen?
>
> >
> >> Galdera tangentziala, Pootlen sartuko dia poiektu hauek? GIMP
> >> astintzeko gogoz nabil.
> >
> > GNOMEren arduraduna izaten jarraituko dudanez, eta Librezaleren
> > dinamikara ohitu arte nahaiago dut hasieran l10n.gnome.org-eko
> > orrialdean nork zer modulu euskaratzen ari den ezartzea, eta itzulpena
> > amaitutakoan niri PO fixtategia bidaltzea igo aurretik neuk
> > gainbegiratzeko.
> >
> > Behin zuen ibilbidera ohitutakoan joan gintezke Pootle-era txertatzen.
>
> Ados. GIMPeko euskaraketa orduan GNOMEko baliabide eta protokolo
> berdinekin egingo da (PO fitxategien trukaketa eta Dooteoren kontrola).
>
> Portzierto, Mikel Olasagasti GNOMEko arduradun bezala gehituko da?
> Bileran bera eskaini zela ulertu nuen.
>
> >
> >
> > Txopiren mezuari erantzungo diot orain...
> >
> >> 2013/7/14 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> >> Wikian oraintxe bertan proiektuak atal hauetan sailkatuak
> >> ditugu:
> >> * Bulegoa: Calibre, WriteType
> >> * Garapena: Firebug
> >> * Gisarte-sareak: FluxBB, Gwibber, Libravatar, phpBB,
> >> reddit, StatusNet, WordPress
> >> * Hezkuntza: Calibre, FreeMind, Klavaro, Tux Paint,
> >> Tatoeba, WriteType, eXeLearning
> >> * Irudia: Gallery, Pinta, Shotwell, Simple Scan, Tux
> >> Paint,
> >> * Itzulpengintza: OmegaT, Pootle, Virtaal,
> >> * Jokoak: ScrumVM, SuperTuxKart, Freeciv
> >> * Mahaigainak: LXDE, MATE; Razor-qt, XFCE
> >> * Mahaigain itxurak: Cairo-Dock, Compiz, Docky
> >> * Nabigatzaileak: Firefox, Mozilla
> >> * P2P sareak: aMule, Transmission, Vuze
> >> * Posta eta agenda: Calendar, Mailman, Mailnag,
> >> Thunderbird
> >> * Sistemaren tresnak: Déjà Dup, F-Droid, PackageKit
> >> * Soinua eta bideoa: Ardour, Clementine, gPodder,
> >> OpenShot, Rockbox, VLC, Xnoise
> >> * Zerbitzarirako tresnak: FluxBB, Gallery, OpenCart,
> >> phpBB, Piwik, Redmine, StatusNet, WordPress
> >> * Beste batzuk: Debian, Fedora, Itzulpen txikiak, LDP,
> >> QGIS
> >
> >> Orain, EuskalGNU-ko proiektuen zerrenda egiten saiatuko naiz.
> >> Dooteok eta beste guztion artean, logoak, irudiak, azalpenak
> >> eta beste guztia osatu eta antolatu beharko dugu. Dooteo,
> >> datorren asterarte Librezaleko posta zerrendara honetara
> >> harpidetuko ez zarenez, mezu honen kopian jartzen zaitut
> >> (besteok erantzunez gero, mantendu Dooteo kopian mesedez).
> >> Harpidetutakoan abisatu, mezuen kopia gehiago bidal ez
> >> diezazugun.
> >
> > Aste honetan lanpetuta nabil, eta Osoitzek EuskalGNUko datuak eskatu
> > dizkidanez blogean artikulu bat idazteko, horretan lagunduko diot. Gero,
> > hasiko naiz Librezale sisteman murgiltzen.
>
> Wikia editatzen esperientziarik, denborarik edo gogorik ez baduzu, hemen
> gauden askok gogoz lagunduko dizugu horretan. Edizio txikiekin hastea
> nahiago baduzu eta eduki berriak gehitzea geroagorako uztea, bota hemen
> wikian zer gehitu behar den zehazki eta guk egingo dugu!
>
> >
> >> Lan hau egiteko, Dooteok emandako URL hau hartu dut oinarri:
> >> https://l10n.gnome.org/teams/eu/
> >>
> >> Proiektuak banatzea nahiko zaila ikusten dut. GIMPen kasuan,
> >> aplikazio hori zehazki euskaratuta mantentzeko POak
> >> ezberdinduak daudela ulertzen dut, baina beste kasu askotan,
> >> aplikazio horien itzulpen-kate guztiak izan beharrean,
> >> GNOMErekin zerikusi dutenak daudela ulertzen dut (anjuta,
> >> banshee, ekiga, evolution, gedit, nautilus, xchat...). Edo ez,
> >> ez daukat argi :-(
> >
> > GNOMEn gertatu izaten da proiektu/aplikazio baterako sartzen den mezu
> > berri bat beste ia guztietan ere sartzea. Kasu horretan itzulpenak ere
> > berdin berdinak izatea komeni da.
> >
> > Aurrez aipatu dudan bezala, 'migrazioa' piskanaka egitea izango da
> > egokiena.
>
> Orduan, oraingoz GNOME proiektu orokor bat sortuko dugu eta kitto. Hala
> ere, azpiproiektuak wikian nolabait zehaztea merezi duelakoan nago,
> bestela jendeak ez du ulertuko gedit-en euskaraketa zaharkitua badago
> nora jo behar duen laguntzeko.
>
> GNOME meta-proiektua atal askotan sailkatzea ideia ona iruditzen zaizue?
>
> >
> >> Inork argirik eman dezake gai honetan?
> >> Nik egindako lehen banaketa hau aldatu mesedez!
> >>
> >> Proiektu-izena: GNOME
> >> Logoa
>
> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>
> >> Pantaila-argazkia
>
> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>
> >> Proiektu-mota: Mahaigainak
>
> Proiektu-mota: Mahaigainak, Bulegoa (gnumerik...), Irudiak (GIMP...),
> Sistemaren tresnak (Nautilus...), Soinua eta bideoa (banshee...)
>
> >> Webgunea: http://www.gnome.org/
> >> Semaforoa: Gorria
>
> Semaforoa: Laranja
>
> >> Arduraduna: -
>
> Arduraduna: Dooteo
>
> >> Proiektuaren azalpena: ?
>
> Falta da.
>
> Hain proiektu handia eta azpiproiektu askotarikoak izanik, azalpen
> argigarri bat oso egokia ikusten dut nik hemen.
>
> Inor animatzen da GNOME bera eta software atalak azaltzen? Nik oraindik
> ez daukat argi euskaraketa horiek software horiek osorik euskaratzeko
> den (gnumerik, gimp, gedit) ala GNOMEk software horietaz behar dituen
> katerak bakarrik (ekiga, xchat).
>
> Beraz, agian GNOME barruan azpiproiektu batzuk aipatzea merezi du baina
> beste batzuk berriz ez, zentzurik ez duelako.
>
> XChat-en euskaraketa adibidez, GNOMEtik aparte dagoena behintzat, Mikel
> Olasagastik eta beste batzuk egiten dute?
> http://translationproject.org/team/eu.html
>
> >> Lokalizazioa:
> >> GNOME 3.10 (development)
> >> GNOME 3.8 (stable)
> >> GNOME 3.6 (oldstable)
> >> Kanpoko mendekotasunak
> >> GNOME-Office ekoizpenerako aplikazioak
> >> GNOMEren azpiegitura
> >> Extra GNOME Applications (stable)
> >> GNOMEko aplikazio gehigarriak
> >> OLPC
> >> freedesktop.org (ez-GNOME)
> >
> > GNOMEren modulu nagusia, unean garapenean, 3.10 da. Ni beti
> > garapenekoekin aritzen naiz, eta kasu oso gutxitan (erroreen
> > konponketetan edo) bertsio egonkorrekoa ukitzen dut. Gogoratu GNOMEko
> > itzulpenak Git sisteman daudela eta horren bidez bertsio desberdinak
> > lokalean atzi ditzakedala, gero aldaketak Git-eko pasahitzarekin
> > igotzeko.
>
> Orduan lokalizazio iturri bakarra jarriko dugu/duzu? Zein?
> Esteka bat jartzea baino, ulertu dudanagatik agian egokiagoa litzateke
> lan protokolo bat edo horrelako zerbait azaltzea. Lagundu nahi dutenek
> prozesua zein den uler dezaten eta zer egin behar duten jakin dezaten.
>
> >
> >> Proiektu-izena: GIMP
> >> Logoa
>
> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>
> >> Pantaila-argazkia
>
> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>
> >> Proiektu-mota: Irudia
> >> Webgunea: http://www.gimp.org/
> >> Semaforoa: Gorria
> >> Arduraduna: -
> >> Proiektuaren azalpena: ?
>
> Falta da.
>
> >> Lokalizazioa
> >
> > Gurutzatu den beste mezu batean Assarrek aipatu duen bezala, Gimp-ek
> > hainbat PO ditu. Ez dakit Pootle-ek nola kudeatzen dituen halakorik, hau
> > da proiektu bateko hainbat PO erabil ditzakeen edo ez.
>
> Pootlek proiektuak ditu eta proiektu bakoitzak nahi haina PO fitxategi
> izan ditzake. Beraz, alde horretatik nik ez dut arazorik aurreikusten.
>
> >
> >
> >> Proiektu-izena: LibreOffice
> >> Logoa
>
> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>
> >> Pantaila-argazkia
>
> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>
> >> Proiektu-mota: Bulegoa
> >> Webgunea: http://www.libreoffice.org/
> >> Semaforoa: Gorria
>
> Semaforoa: Laranja
>
> >> Arduraduna: -
>
> Arduraduna: Assar
>
> >> Proiektuaren azalpena: ?
>
> Falta da.
>
> >> Lokalizazioa: -
>
> Falta da.
>
> >
> > Assar, animatzen zara arduraduna izatera?
>
> Berak dagoeneko wikiko orrialdea eguneratu duela uste dut. Edo horretan
> dabil.
>
> >
> >> Proiektu-izena: OpenOffice
> >> Logoa
> >> Pantaila-argazkia
> >> Proiektu-mota: Bulegoa
> >> Webgunea: http://www.openoffice.org/
> >> Semaforoa: Gorria
> >> Arduraduna: -
> >> Proiektuaren azalpena: ?
> >> Lokalizazioa
>
> Hau wikian sartuk dugu ala ez?
>
> >
> >
> >> Proiektu-izena: KDE
> >> Logoa
>
> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>
> >> Pantaila-argazkia
>
> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>
> >> Proiektu-mota: Mahaingaina
> >> Webgunea: http://www.kde.org/
> >> Semaforoa: Gorria
>
> Semaforoa: Laranja
>
> >> Arduraduna: -
>
> Arduraduna: Xalba
>
> >> Proiektuaren azalpena: ?
>
> Falta da.
>
> >> Lokalizazioa
>
> Falta da.
>
> >
> >
> > Oraingoz arduraduna Xalba izaten jarraituko du. Hala ere, KDE
> > mahaigainak ere laguntza behar du itzultzen joateko.
>
> Xalba posta zerrenda honetan harpidetzen bada hobeto ez? Proposatu
> diezaiokezu?
>
> >
> > Gogoratu gainera KDEren modulu batzuk Hizkuntza Politikarako
> > Sailburordetza ari dela euskaratzen, eta proiektua tamalez asko atzeratu
> > da, eta iraileren amaiera arte ez dela amaituko (tartean oporrak
> > daudelako).
> >
> > Denbora izandakoan bidaliko dizuet unean euskaratzen ari garen KDEko
> > modulu eta PO fitxategien zerrenda.
> >
> >> Besterik? Eusklinux?
> >
> > Euslinux proiektua HPSek sustatutako banaketa bereziak ziren (Debian-en
> > oinarrituta). Proiektu horien garrantzia ez zen banaketa propio bat
> > kaleratzea (HPSek banaketa bat edukitzea eskatzen zuen nolabait
> > gastatutako dirua justifikatzeko, produktu ukigarri bat edukitzeko
> > alegia). Benetako helburua soft libreko aplikazioak euskaratzea zen.
> >
> > Ez dut uste Euslinux bezalako banaketa propio bat egiten/mantentzen
> > denbora 'gal' dezakegunik. Gure indarrak euskaraketan zentratzea
> > egokiagoa ikusten dut, dakigun bezala, euskaratutakoak gero Debian edo
> > beste banaketetan egongo baitira erabilgarri.
>
> Ados. Orduan egindako lana itzulpen memorietarako erabil dezakegu eta
> besterik ez.
>
> >
> > Oaintxearte,
> >
> > Dooteo
>
> Eskerrik asko Dooteo! Gauza asko argitu dituzu :-)
>
> Goraintziak,
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130720/e0dc89e7/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago