[Librezale] EuskalGNU-ko proiektuak gure wikian nola sartu aztertzen
Dani Gutiérrez Porset
jdanitxu a bildua gmail.com
Lar, Uzt 20, 16:18:41, CEST 2013
Kaixo,
Akademy bukatu dela eta (jendea poz-pozik, por zierto), gustatuko
litzaidake KDE proiektua euskeratzeko arduratzea.
Xalbarekin hitz egingo dut bere lekukoa pixkat hartzeko.
Ohar bat: hasieran ez dakit zenbat ordu izango diren; asko ba dira eta hori
egiteko dirulaguntzak lortzeko aukerak ikusten baditut, espero dut oztopoak
ez aurkitzea hemendik.
2013/7/20 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>
> Gnome Logo eta lizentziak:
> https://wiki.gnome.org/BrandGuidelines
> http://www.gnome.org/foundation/legal-and-trademarks/
>
> KDE logo eta lizentzia:
> http://techbase.kde.org/Development/Guidelines/CIG/KDE_Logo
>
> Libreoffice logo eta lizentzia:
> https://wiki.documentfoundation.org/Marketing/Branding
>
>
> 2013/7/19 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
>
>> ar., 2013.eko uztren 16a 10:00(e)an, dooteo(e)k idatzi zuen:
>> > Egunon denoi,
>> >
>> > Ikus dezakezuenez, Librezaleko zerrendara harpidetu naiz :)
>> >
>> > Lerro artean erantzungo dizuet.
>> >
>> >> KDE semaforo gorria? Ez al zebilen xalba honekin?
>> >> http://lists.kde.org/?l=kde-i18n-doc&m=135763380128444&w=2
>> >
>> > Bai, Xalba da KDEren uneko arduraduna. Larunbateko bileran aipatu neun
>> > bezala, Xalbak ere lanpetuta omen dabil eta nahiago du ardura beste
>> > norbaiten eskuetan uztea. Arduradun berririk aurkitzen ez den bitartean,
>> > bera izaten jarraituko duela aipatu zidan.
>>
>> Azaltzen duzunaren arabera, semaforo laranja bat jar genezale. Arduradun
>> bezala Xalba jarri (portzierto, posta zerrenda honetan harpidetuta
>> dago?) eta kolorea laranja, ez bait dago guztiz umezurtz baina sasoi
>> onenean ere ez. Ondo iruditzen?
>>
>> >
>> >> Galdera tangentziala, Pootlen sartuko dia poiektu hauek? GIMP
>> >> astintzeko gogoz nabil.
>> >
>> > GNOMEren arduraduna izaten jarraituko dudanez, eta Librezaleren
>> > dinamikara ohitu arte nahaiago dut hasieran l10n.gnome.org-eko
>> > orrialdean nork zer modulu euskaratzen ari den ezartzea, eta itzulpena
>> > amaitutakoan niri PO fixtategia bidaltzea igo aurretik neuk
>> > gainbegiratzeko.
>> >
>> > Behin zuen ibilbidera ohitutakoan joan gintezke Pootle-era txertatzen.
>>
>> Ados. GIMPeko euskaraketa orduan GNOMEko baliabide eta protokolo
>> berdinekin egingo da (PO fitxategien trukaketa eta Dooteoren kontrola).
>>
>> Portzierto, Mikel Olasagasti GNOMEko arduradun bezala gehituko da?
>> Bileran bera eskaini zela ulertu nuen.
>>
>> >
>> >
>> > Txopiren mezuari erantzungo diot orain...
>> >
>> >> 2013/7/14 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
>> >> Wikian oraintxe bertan proiektuak atal hauetan sailkatuak
>> >> ditugu:
>> >> * Bulegoa: Calibre, WriteType
>> >> * Garapena: Firebug
>> >> * Gisarte-sareak: FluxBB, Gwibber, Libravatar, phpBB,
>> >> reddit, StatusNet, WordPress
>> >> * Hezkuntza: Calibre, FreeMind, Klavaro, Tux Paint,
>> >> Tatoeba, WriteType, eXeLearning
>> >> * Irudia: Gallery, Pinta, Shotwell, Simple Scan, Tux
>> >> Paint,
>> >> * Itzulpengintza: OmegaT, Pootle, Virtaal,
>> >> * Jokoak: ScrumVM, SuperTuxKart, Freeciv
>> >> * Mahaigainak: LXDE, MATE; Razor-qt, XFCE
>> >> * Mahaigain itxurak: Cairo-Dock, Compiz, Docky
>> >> * Nabigatzaileak: Firefox, Mozilla
>> >> * P2P sareak: aMule, Transmission, Vuze
>> >> * Posta eta agenda: Calendar, Mailman, Mailnag,
>> >> Thunderbird
>> >> * Sistemaren tresnak: Déjà Dup, F-Droid, PackageKit
>> >> * Soinua eta bideoa: Ardour, Clementine, gPodder,
>> >> OpenShot, Rockbox, VLC, Xnoise
>> >> * Zerbitzarirako tresnak: FluxBB, Gallery, OpenCart,
>> >> phpBB, Piwik, Redmine, StatusNet, WordPress
>> >> * Beste batzuk: Debian, Fedora, Itzulpen txikiak, LDP,
>> >> QGIS
>> >
>> >> Orain, EuskalGNU-ko proiektuen zerrenda egiten saiatuko naiz.
>> >> Dooteok eta beste guztion artean, logoak, irudiak, azalpenak
>> >> eta beste guztia osatu eta antolatu beharko dugu. Dooteo,
>> >> datorren asterarte Librezaleko posta zerrendara honetara
>> >> harpidetuko ez zarenez, mezu honen kopian jartzen zaitut
>> >> (besteok erantzunez gero, mantendu Dooteo kopian mesedez).
>> >> Harpidetutakoan abisatu, mezuen kopia gehiago bidal ez
>> >> diezazugun.
>> >
>> > Aste honetan lanpetuta nabil, eta Osoitzek EuskalGNUko datuak eskatu
>> > dizkidanez blogean artikulu bat idazteko, horretan lagunduko diot. Gero,
>> > hasiko naiz Librezale sisteman murgiltzen.
>>
>> Wikia editatzen esperientziarik, denborarik edo gogorik ez baduzu, hemen
>> gauden askok gogoz lagunduko dizugu horretan. Edizio txikiekin hastea
>> nahiago baduzu eta eduki berriak gehitzea geroagorako uztea, bota hemen
>> wikian zer gehitu behar den zehazki eta guk egingo dugu!
>>
>> >
>> >> Lan hau egiteko, Dooteok emandako URL hau hartu dut oinarri:
>> >> https://l10n.gnome.org/teams/eu/
>> >>
>> >> Proiektuak banatzea nahiko zaila ikusten dut. GIMPen kasuan,
>> >> aplikazio hori zehazki euskaratuta mantentzeko POak
>> >> ezberdinduak daudela ulertzen dut, baina beste kasu askotan,
>> >> aplikazio horien itzulpen-kate guztiak izan beharrean,
>> >> GNOMErekin zerikusi dutenak daudela ulertzen dut (anjuta,
>> >> banshee, ekiga, evolution, gedit, nautilus, xchat...). Edo ez,
>> >> ez daukat argi :-(
>> >
>> > GNOMEn gertatu izaten da proiektu/aplikazio baterako sartzen den mezu
>> > berri bat beste ia guztietan ere sartzea. Kasu horretan itzulpenak ere
>> > berdin berdinak izatea komeni da.
>> >
>> > Aurrez aipatu dudan bezala, 'migrazioa' piskanaka egitea izango da
>> > egokiena.
>>
>> Orduan, oraingoz GNOME proiektu orokor bat sortuko dugu eta kitto. Hala
>> ere, azpiproiektuak wikian nolabait zehaztea merezi duelakoan nago,
>> bestela jendeak ez du ulertuko gedit-en euskaraketa zaharkitua badago
>> nora jo behar duen laguntzeko.
>>
>> GNOME meta-proiektua atal askotan sailkatzea ideia ona iruditzen zaizue?
>>
>> >
>> >> Inork argirik eman dezake gai honetan?
>> >> Nik egindako lehen banaketa hau aldatu mesedez!
>> >>
>> >> Proiektu-izena: GNOME
>> >> Logoa
>>
>> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>>
>> >> Pantaila-argazkia
>>
>> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>>
>> >> Proiektu-mota: Mahaigainak
>>
>> Proiektu-mota: Mahaigainak, Bulegoa (gnumerik...), Irudiak (GIMP...),
>> Sistemaren tresnak (Nautilus...), Soinua eta bideoa (banshee...)
>>
>> >> Webgunea: http://www.gnome.org/
>> >> Semaforoa: Gorria
>>
>> Semaforoa: Laranja
>>
>> >> Arduraduna: -
>>
>> Arduraduna: Dooteo
>>
>> >> Proiektuaren azalpena: ?
>>
>> Falta da.
>>
>> Hain proiektu handia eta azpiproiektu askotarikoak izanik, azalpen
>> argigarri bat oso egokia ikusten dut nik hemen.
>>
>> Inor animatzen da GNOME bera eta software atalak azaltzen? Nik oraindik
>> ez daukat argi euskaraketa horiek software horiek osorik euskaratzeko
>> den (gnumerik, gimp, gedit) ala GNOMEk software horietaz behar dituen
>> katerak bakarrik (ekiga, xchat).
>>
>> Beraz, agian GNOME barruan azpiproiektu batzuk aipatzea merezi du baina
>> beste batzuk berriz ez, zentzurik ez duelako.
>>
>> XChat-en euskaraketa adibidez, GNOMEtik aparte dagoena behintzat, Mikel
>> Olasagastik eta beste batzuk egiten dute?
>> http://translationproject.org/team/eu.html
>>
>> >> Lokalizazioa:
>> >> GNOME 3.10 (development)
>> >> GNOME 3.8 (stable)
>> >> GNOME 3.6 (oldstable)
>> >> Kanpoko mendekotasunak
>> >> GNOME-Office ekoizpenerako aplikazioak
>> >> GNOMEren azpiegitura
>> >> Extra GNOME Applications (stable)
>> >> GNOMEko aplikazio gehigarriak
>> >> OLPC
>> >> freedesktop.org (ez-GNOME)
>> >
>> > GNOMEren modulu nagusia, unean garapenean, 3.10 da. Ni beti
>> > garapenekoekin aritzen naiz, eta kasu oso gutxitan (erroreen
>> > konponketetan edo) bertsio egonkorrekoa ukitzen dut. Gogoratu GNOMEko
>> > itzulpenak Git sisteman daudela eta horren bidez bertsio desberdinak
>> > lokalean atzi ditzakedala, gero aldaketak Git-eko pasahitzarekin
>> > igotzeko.
>>
>> Orduan lokalizazio iturri bakarra jarriko dugu/duzu? Zein?
>> Esteka bat jartzea baino, ulertu dudanagatik agian egokiagoa litzateke
>> lan protokolo bat edo horrelako zerbait azaltzea. Lagundu nahi dutenek
>> prozesua zein den uler dezaten eta zer egin behar duten jakin dezaten.
>>
>> >
>> >> Proiektu-izena: GIMP
>> >> Logoa
>>
>> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>>
>> >> Pantaila-argazkia
>>
>> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>>
>> >> Proiektu-mota: Irudia
>> >> Webgunea: http://www.gimp.org/
>> >> Semaforoa: Gorria
>> >> Arduraduna: -
>> >> Proiektuaren azalpena: ?
>>
>> Falta da.
>>
>> >> Lokalizazioa
>> >
>> > Gurutzatu den beste mezu batean Assarrek aipatu duen bezala, Gimp-ek
>> > hainbat PO ditu. Ez dakit Pootle-ek nola kudeatzen dituen halakorik, hau
>> > da proiektu bateko hainbat PO erabil ditzakeen edo ez.
>>
>> Pootlek proiektuak ditu eta proiektu bakoitzak nahi haina PO fitxategi
>> izan ditzake. Beraz, alde horretatik nik ez dut arazorik aurreikusten.
>>
>> >
>> >
>> >> Proiektu-izena: LibreOffice
>> >> Logoa
>>
>> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>>
>> >> Pantaila-argazkia
>>
>> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>>
>> >> Proiektu-mota: Bulegoa
>> >> Webgunea: http://www.libreoffice.org/
>> >> Semaforoa: Gorria
>>
>> Semaforoa: Laranja
>>
>> >> Arduraduna: -
>>
>> Arduraduna: Assar
>>
>> >> Proiektuaren azalpena: ?
>>
>> Falta da.
>>
>> >> Lokalizazioa: -
>>
>> Falta da.
>>
>> >
>> > Assar, animatzen zara arduraduna izatera?
>>
>> Berak dagoeneko wikiko orrialdea eguneratu duela uste dut. Edo horretan
>> dabil.
>>
>> >
>> >> Proiektu-izena: OpenOffice
>> >> Logoa
>> >> Pantaila-argazkia
>> >> Proiektu-mota: Bulegoa
>> >> Webgunea: http://www.openoffice.org/
>> >> Semaforoa: Gorria
>> >> Arduraduna: -
>> >> Proiektuaren azalpena: ?
>> >> Lokalizazioa
>>
>> Hau wikian sartuk dugu ala ez?
>>
>> >
>> >
>> >> Proiektu-izena: KDE
>> >> Logoa
>>
>> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>>
>> >> Pantaila-argazkia
>>
>> Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>>
>> >> Proiektu-mota: Mahaingaina
>> >> Webgunea: http://www.kde.org/
>> >> Semaforoa: Gorria
>>
>> Semaforoa: Laranja
>>
>> >> Arduraduna: -
>>
>> Arduraduna: Xalba
>>
>> >> Proiektuaren azalpena: ?
>>
>> Falta da.
>>
>> >> Lokalizazioa
>>
>> Falta da.
>>
>> >
>> >
>> > Oraingoz arduraduna Xalba izaten jarraituko du. Hala ere, KDE
>> > mahaigainak ere laguntza behar du itzultzen joateko.
>>
>> Xalba posta zerrenda honetan harpidetzen bada hobeto ez? Proposatu
>> diezaiokezu?
>>
>> >
>> > Gogoratu gainera KDEren modulu batzuk Hizkuntza Politikarako
>> > Sailburordetza ari dela euskaratzen, eta proiektua tamalez asko atzeratu
>> > da, eta iraileren amaiera arte ez dela amaituko (tartean oporrak
>> > daudelako).
>> >
>> > Denbora izandakoan bidaliko dizuet unean euskaratzen ari garen KDEko
>> > modulu eta PO fitxategien zerrenda.
>> >
>> >> Besterik? Eusklinux?
>> >
>> > Euslinux proiektua HPSek sustatutako banaketa bereziak ziren (Debian-en
>> > oinarrituta). Proiektu horien garrantzia ez zen banaketa propio bat
>> > kaleratzea (HPSek banaketa bat edukitzea eskatzen zuen nolabait
>> > gastatutako dirua justifikatzeko, produktu ukigarri bat edukitzeko
>> > alegia). Benetako helburua soft libreko aplikazioak euskaratzea zen.
>> >
>> > Ez dut uste Euslinux bezalako banaketa propio bat egiten/mantentzen
>> > denbora 'gal' dezakegunik. Gure indarrak euskaraketan zentratzea
>> > egokiagoa ikusten dut, dakigun bezala, euskaratutakoak gero Debian edo
>> > beste banaketetan egongo baitira erabilgarri.
>>
>> Ados. Orduan egindako lana itzulpen memorietarako erabil dezakegu eta
>> besterik ez.
>>
>> >
>> > Oaintxearte,
>> >
>> > Dooteo
>>
>> Eskerrik asko Dooteo! Gauza asko argitu dituzu :-)
>>
>> Goraintziak,
>>
>> Txopi.
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
--
............................................
http://danitxu.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130720/70a4fc70/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago