[Librezale] EuskalGNU-ko proiektuak gure wikian nola sartu aztertzen
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Uzt 19, 21:29:34, CEST 2013
ar., 2013.eko uztren 16a 10:00(e)an, dooteo(e)k idatzi zuen:
> Egunon denoi,
>
> Ikus dezakezuenez, Librezaleko zerrendara harpidetu naiz :)
>
> Lerro artean erantzungo dizuet.
>
>> KDE semaforo gorria? Ez al zebilen xalba honekin?
>> http://lists.kde.org/?l=kde-i18n-doc&m=135763380128444&w=2
>
> Bai, Xalba da KDEren uneko arduraduna. Larunbateko bileran aipatu neun
> bezala, Xalbak ere lanpetuta omen dabil eta nahiago du ardura beste
> norbaiten eskuetan uztea. Arduradun berririk aurkitzen ez den bitartean,
> bera izaten jarraituko duela aipatu zidan.
Azaltzen duzunaren arabera, semaforo laranja bat jar genezale. Arduradun
bezala Xalba jarri (portzierto, posta zerrenda honetan harpidetuta
dago?) eta kolorea laranja, ez bait dago guztiz umezurtz baina sasoi
onenean ere ez. Ondo iruditzen?
>
>> Galdera tangentziala, Pootlen sartuko dia poiektu hauek? GIMP
>> astintzeko gogoz nabil.
>
> GNOMEren arduraduna izaten jarraituko dudanez, eta Librezaleren
> dinamikara ohitu arte nahaiago dut hasieran l10n.gnome.org-eko
> orrialdean nork zer modulu euskaratzen ari den ezartzea, eta itzulpena
> amaitutakoan niri PO fixtategia bidaltzea igo aurretik neuk
> gainbegiratzeko.
>
> Behin zuen ibilbidera ohitutakoan joan gintezke Pootle-era txertatzen.
Ados. GIMPeko euskaraketa orduan GNOMEko baliabide eta protokolo
berdinekin egingo da (PO fitxategien trukaketa eta Dooteoren kontrola).
Portzierto, Mikel Olasagasti GNOMEko arduradun bezala gehituko da?
Bileran bera eskaini zela ulertu nuen.
>
>
> Txopiren mezuari erantzungo diot orain...
>
>> 2013/7/14 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
>> Wikian oraintxe bertan proiektuak atal hauetan sailkatuak
>> ditugu:
>> * Bulegoa: Calibre, WriteType
>> * Garapena: Firebug
>> * Gisarte-sareak: FluxBB, Gwibber, Libravatar, phpBB,
>> reddit, StatusNet, WordPress
>> * Hezkuntza: Calibre, FreeMind, Klavaro, Tux Paint,
>> Tatoeba, WriteType, eXeLearning
>> * Irudia: Gallery, Pinta, Shotwell, Simple Scan, Tux
>> Paint,
>> * Itzulpengintza: OmegaT, Pootle, Virtaal,
>> * Jokoak: ScrumVM, SuperTuxKart, Freeciv
>> * Mahaigainak: LXDE, MATE; Razor-qt, XFCE
>> * Mahaigain itxurak: Cairo-Dock, Compiz, Docky
>> * Nabigatzaileak: Firefox, Mozilla
>> * P2P sareak: aMule, Transmission, Vuze
>> * Posta eta agenda: Calendar, Mailman, Mailnag,
>> Thunderbird
>> * Sistemaren tresnak: Déjà Dup, F-Droid, PackageKit
>> * Soinua eta bideoa: Ardour, Clementine, gPodder,
>> OpenShot, Rockbox, VLC, Xnoise
>> * Zerbitzarirako tresnak: FluxBB, Gallery, OpenCart,
>> phpBB, Piwik, Redmine, StatusNet, WordPress
>> * Beste batzuk: Debian, Fedora, Itzulpen txikiak, LDP,
>> QGIS
>
>> Orain, EuskalGNU-ko proiektuen zerrenda egiten saiatuko naiz.
>> Dooteok eta beste guztion artean, logoak, irudiak, azalpenak
>> eta beste guztia osatu eta antolatu beharko dugu. Dooteo,
>> datorren asterarte Librezaleko posta zerrendara honetara
>> harpidetuko ez zarenez, mezu honen kopian jartzen zaitut
>> (besteok erantzunez gero, mantendu Dooteo kopian mesedez).
>> Harpidetutakoan abisatu, mezuen kopia gehiago bidal ez
>> diezazugun.
>
> Aste honetan lanpetuta nabil, eta Osoitzek EuskalGNUko datuak eskatu
> dizkidanez blogean artikulu bat idazteko, horretan lagunduko diot. Gero,
> hasiko naiz Librezale sisteman murgiltzen.
Wikia editatzen esperientziarik, denborarik edo gogorik ez baduzu, hemen
gauden askok gogoz lagunduko dizugu horretan. Edizio txikiekin hastea
nahiago baduzu eta eduki berriak gehitzea geroagorako uztea, bota hemen
wikian zer gehitu behar den zehazki eta guk egingo dugu!
>
>> Lan hau egiteko, Dooteok emandako URL hau hartu dut oinarri:
>> https://l10n.gnome.org/teams/eu/
>>
>> Proiektuak banatzea nahiko zaila ikusten dut. GIMPen kasuan,
>> aplikazio hori zehazki euskaratuta mantentzeko POak
>> ezberdinduak daudela ulertzen dut, baina beste kasu askotan,
>> aplikazio horien itzulpen-kate guztiak izan beharrean,
>> GNOMErekin zerikusi dutenak daudela ulertzen dut (anjuta,
>> banshee, ekiga, evolution, gedit, nautilus, xchat...). Edo ez,
>> ez daukat argi :-(
>
> GNOMEn gertatu izaten da proiektu/aplikazio baterako sartzen den mezu
> berri bat beste ia guztietan ere sartzea. Kasu horretan itzulpenak ere
> berdin berdinak izatea komeni da.
>
> Aurrez aipatu dudan bezala, 'migrazioa' piskanaka egitea izango da
> egokiena.
Orduan, oraingoz GNOME proiektu orokor bat sortuko dugu eta kitto. Hala
ere, azpiproiektuak wikian nolabait zehaztea merezi duelakoan nago,
bestela jendeak ez du ulertuko gedit-en euskaraketa zaharkitua badago
nora jo behar duen laguntzeko.
GNOME meta-proiektua atal askotan sailkatzea ideia ona iruditzen zaizue?
>
>> Inork argirik eman dezake gai honetan?
>> Nik egindako lehen banaketa hau aldatu mesedez!
>>
>> Proiektu-izena: GNOME
>> Logoa
Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>> Pantaila-argazkia
Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>> Proiektu-mota: Mahaigainak
Proiektu-mota: Mahaigainak, Bulegoa (gnumerik...), Irudiak (GIMP...),
Sistemaren tresnak (Nautilus...), Soinua eta bideoa (banshee...)
>> Webgunea: http://www.gnome.org/
>> Semaforoa: Gorria
Semaforoa: Laranja
>> Arduraduna: -
Arduraduna: Dooteo
>> Proiektuaren azalpena: ?
Falta da.
Hain proiektu handia eta azpiproiektu askotarikoak izanik, azalpen
argigarri bat oso egokia ikusten dut nik hemen.
Inor animatzen da GNOME bera eta software atalak azaltzen? Nik oraindik
ez daukat argi euskaraketa horiek software horiek osorik euskaratzeko
den (gnumerik, gimp, gedit) ala GNOMEk software horietaz behar dituen
katerak bakarrik (ekiga, xchat).
Beraz, agian GNOME barruan azpiproiektu batzuk aipatzea merezi du baina
beste batzuk berriz ez, zentzurik ez duelako.
XChat-en euskaraketa adibidez, GNOMEtik aparte dagoena behintzat, Mikel
Olasagastik eta beste batzuk egiten dute?
http://translationproject.org/team/eu.html
>> Lokalizazioa:
>> GNOME 3.10 (development)
>> GNOME 3.8 (stable)
>> GNOME 3.6 (oldstable)
>> Kanpoko mendekotasunak
>> GNOME-Office ekoizpenerako aplikazioak
>> GNOMEren azpiegitura
>> Extra GNOME Applications (stable)
>> GNOMEko aplikazio gehigarriak
>> OLPC
>> freedesktop.org (ez-GNOME)
>
> GNOMEren modulu nagusia, unean garapenean, 3.10 da. Ni beti
> garapenekoekin aritzen naiz, eta kasu oso gutxitan (erroreen
> konponketetan edo) bertsio egonkorrekoa ukitzen dut. Gogoratu GNOMEko
> itzulpenak Git sisteman daudela eta horren bidez bertsio desberdinak
> lokalean atzi ditzakedala, gero aldaketak Git-eko pasahitzarekin
> igotzeko.
Orduan lokalizazio iturri bakarra jarriko dugu/duzu? Zein?
Esteka bat jartzea baino, ulertu dudanagatik agian egokiagoa litzateke
lan protokolo bat edo horrelako zerbait azaltzea. Lagundu nahi dutenek
prozesua zein den uler dezaten eta zer egin behar duten jakin dezaten.
>
>> Proiektu-izena: GIMP
>> Logoa
Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>> Pantaila-argazkia
Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>> Proiektu-mota: Irudia
>> Webgunea: http://www.gimp.org/
>> Semaforoa: Gorria
>> Arduraduna: -
>> Proiektuaren azalpena: ?
Falta da.
>> Lokalizazioa
>
> Gurutzatu den beste mezu batean Assarrek aipatu duen bezala, Gimp-ek
> hainbat PO ditu. Ez dakit Pootle-ek nola kudeatzen dituen halakorik, hau
> da proiektu bateko hainbat PO erabil ditzakeen edo ez.
Pootlek proiektuak ditu eta proiektu bakoitzak nahi haina PO fitxategi
izan ditzake. Beraz, alde horretatik nik ez dut arazorik aurreikusten.
>
>
>> Proiektu-izena: LibreOffice
>> Logoa
Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>> Pantaila-argazkia
Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>> Proiektu-mota: Bulegoa
>> Webgunea: http://www.libreoffice.org/
>> Semaforoa: Gorria
Semaforoa: Laranja
>> Arduraduna: -
Arduraduna: Assar
>> Proiektuaren azalpena: ?
Falta da.
>> Lokalizazioa: -
Falta da.
>
> Assar, animatzen zara arduraduna izatera?
Berak dagoeneko wikiko orrialdea eguneratu duela uste dut. Edo horretan
dabil.
>
>> Proiektu-izena: OpenOffice
>> Logoa
>> Pantaila-argazkia
>> Proiektu-mota: Bulegoa
>> Webgunea: http://www.openoffice.org/
>> Semaforoa: Gorria
>> Arduraduna: -
>> Proiektuaren azalpena: ?
>> Lokalizazioa
Hau wikian sartuk dugu ala ez?
>
>
>> Proiektu-izena: KDE
>> Logoa
Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>> Pantaila-argazkia
Falta da. Iturririk eta lizentziarik inork proposatzen du?
>> Proiektu-mota: Mahaingaina
>> Webgunea: http://www.kde.org/
>> Semaforoa: Gorria
Semaforoa: Laranja
>> Arduraduna: -
Arduraduna: Xalba
>> Proiektuaren azalpena: ?
Falta da.
>> Lokalizazioa
Falta da.
>
>
> Oraingoz arduraduna Xalba izaten jarraituko du. Hala ere, KDE
> mahaigainak ere laguntza behar du itzultzen joateko.
Xalba posta zerrenda honetan harpidetzen bada hobeto ez? Proposatu
diezaiokezu?
>
> Gogoratu gainera KDEren modulu batzuk Hizkuntza Politikarako
> Sailburordetza ari dela euskaratzen, eta proiektua tamalez asko atzeratu
> da, eta iraileren amaiera arte ez dela amaituko (tartean oporrak
> daudelako).
>
> Denbora izandakoan bidaliko dizuet unean euskaratzen ari garen KDEko
> modulu eta PO fitxategien zerrenda.
>
>> Besterik? Eusklinux?
>
> Euslinux proiektua HPSek sustatutako banaketa bereziak ziren (Debian-en
> oinarrituta). Proiektu horien garrantzia ez zen banaketa propio bat
> kaleratzea (HPSek banaketa bat edukitzea eskatzen zuen nolabait
> gastatutako dirua justifikatzeko, produktu ukigarri bat edukitzeko
> alegia). Benetako helburua soft libreko aplikazioak euskaratzea zen.
>
> Ez dut uste Euslinux bezalako banaketa propio bat egiten/mantentzen
> denbora 'gal' dezakegunik. Gure indarrak euskaraketan zentratzea
> egokiagoa ikusten dut, dakigun bezala, euskaratutakoak gero Debian edo
> beste banaketetan egongo baitira erabilgarri.
Ados. Orduan egindako lana itzulpen memorietarako erabil dezakegu eta
besterik ez.
>
> Oaintxearte,
>
> Dooteo
Eskerrik asko Dooteo! Gauza asko argitu dituzu :-)
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago