[Librezale] Mega-ren euskaraketa

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Urt 22, 11:14:36, CET 2013


   ez dut uste inork mega librezaletik kanpo egon behar denik adierazi, 
nik esan dudan bakarra mega niretzat enpresa bat gehiago dela, google, 
facebook... bezala.

   Osoitzek oso argi azaldu du konplexutasun gehiago dagoen mundu batean 
gauden arren librezale euskara informatikan sustatzeko jaio zela eta zer 
lehenesten den. ni neu "talibanismoen" kontrakoa naiz (adibidez orain 
linux munduan hain kritikatua izan den opensuse euskaratu nahian nabil, 
nahian denbora faltagatik diot, onartu dute euskara eta hasi naiz....)

  lehenesteak ez ditu besteak alboratzen eta zuk diozunarekin bat nator 
lizentziara begira ezin garela egon euskara sustatzeko.

  horregatik nioen beste enpresekin batera ikusten dudala mega, horiek 
ere non?

berriz gaude eusrazko software katalogoaren kontuaz...

izan ontsa!



2013/01/22 10:42(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> On 21.01.2013 13:25, Julen Ruiz Aizpuru wrote:
>> Aupa Txopi,
>>
>> al., 2013.eko urtren 21a 12:22(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>>> Aupa zuek:
>>>
>>> Atzo egunkarian irakurri nuen Kim Dotcom-ek Mega euskarara
>>> itzultzeko
>>> eskaria egin zuela eta gaur euskaraketa dagoeneko egina dagoela:
>>> http://zuzeu.com/2013/01/21/nork-euskaratu-du-kim-dotcomen-mega-com/
>> Twitter bidez luzatu zuen eskaria urtarrilaren 8an[1].
>>
>>> Librezalen baditugu software zehatz batetik haratago doazen
>>> euskaraketa
>>> batzuk. Hauk datozkit burura: GPL lizentzien euskaraketa, Creative
>>> Commons lizentzien euskaraketa lortzen partaide batzuk burutu zuten
>>> laguntza, Mozilla Europe webgunea, Tatoeba webgunea eta abar.
>>>
>>> Egileak/ek nahi izanez gero, Mega zerbitzuaren euskaraketa
>>> Librezaleko
>>> proiektutzat har genezake? Niretzat ez da berdina Google, Facebook
>>> edo
>>> Twitter webguneak euskaratzea edo Mega euskaratzea. Gutako bakoitzak
>>> Librezaleren "libre" kontzeptua leku desberdinetan jarriko du. Eta
>>> horregatik egiten dut galdera.
>>>
>>> Laneko konexiotik ezin ditut esteka asko ikusi eta ezin izan dut
>>> euskaraketa honen daturik bilatu. Ez dakit euskaraketaren egiak/ek
>>> Librezaleko kideak diren, ez diren edo zer. Baina hala ere, zuen
>>> iritzia
>>> jakin nahiko nuke.
>>>
>> Barkatu eztabaida zuk planteatutako haritik pixka bat aldentzen
>> badut, baina niri amorru galanta eman didana hau izan da (Firefox
>> Aurora darabilkit):
>> http://i.imgur.com/GIku5tS.png
>>
>> Blogean ematen duten azalpenak[1] HTML5en FileSystem APIa aipatzen
>> du, baina kurioski:
>> - Aipatu APIa ez da HTML5 estandarrekoa[2].
>> - Fitxategi lokalekin lan egiteko Device Storage APIa da HTML5
>> estandarrean garatzen ari direna[3].
>> - Megaren HTML iturburua begiratuz gero XHTML 1.0 Transitional DTDa
>> darabilela ikus daiteke. Hau paradoxa.
>>
>> Alegia, Chromek soilik onartzen duen API ez-estandar bat erabiltzen
>> du eta erabiltzaileak nabigatzaile hori erabiltzera bultzatzen ditu,
>> horretarako gezurrak eta erabiltzaileen ezjakintasuna erabiliz.
> Diozuna garrantzitsua da. Ez nekien hau gertatzen zenik. Presak
> eragindako zerbait den ala nahita horrela egin den eta horrela
> mantenduko den zerbait den ere ez dakit.
>
>> Inori ez zaio ezaguna egiten kontua? Hamarkada bat atzera egin eta
>> IEren tiranian egiten ziren aldrebeskeriak datozkit gogora.
>>
>> Weba ireki mantenduko bada, halako barrabaskerietatik urruti izango
>> da.
>>
>> Julen.
>>
>> [1] https://twitter.com/KimDotcom/statuses/288535521855164417
>> [2] https://mega.co.nz/#blog_1
>> [3] https://twitter.com/BrendanEich/status/292737380954275840
>> [4]
>> http://lists.w3.org/Archives/Public/public-webapps/2012JulSep/0823.html
> Nire ustez, gai hau oso korapilatsua da.
>
> Android-en euskaraketa ekimena Librezaleko proiektu bat izateko
> trabarik ez zen egon (nik behintzat ez dut gogoan). Euskaraketaren
> bultzatzaileek Librezaleko baliabideak erabili nahi izan balituzte,
> arazorik izango ez zela ulertzen dut. Baina Android librea da? Nire
> ustez argi dago ezez, naiz eta softwareak GPL eta Apache lizentziak
> izan. Azalpen gehiago hemen:
> http://www.gnu.org/philosophy/android-and-users-freedom.html
>
> Facebook euskaratzen lagundu nuen (orain ez), Android euskaratzen
> laguntzen hasi nintzen (egia esan app bat nahiko aurreratua daukat baina
> utzi egin dut). Baina horrek ez du esan nahi libreak direla uste
> dudanik.
>
> Librezalek softwarearen lizentzia bakarrik begiratu behar du?
>
> Ni pertsonalki gizarte aske baten aldekoa naiz. Eta hara gerturatzeko
> bide asko daude. Azken helburuak betetzen dituzten gauzak bakarrik
> eginez edo behar izanez gero, bidean, azken helburuekin bat ez datozen
> gauzak ere eginez. Nik pertsonalki bilatzen dudan helburua argi dut,
> baina estrategiak eta ekintzak malguak izan behar direlakoan nago. Hori
> da nire iritzia eta noski, ez dauka zergatik Librezale osoarekin bat
> etorri behar.
>
> Ni pertsonalki eduki libreen aldekoa naiz, baina musika talde batek CC
> lizentzien NC klausula erabiltzen badu ez diot boikota egingo.
> Alderantziz, aukera izatekotan, Copyright murriztailearen alde egiten
> duen beste talde baten aurrean lehenesten saiatuko naiz.
>
> Ni pertsonalki jabetza intelektualaren aurka nago. Copyright legeak
> aldatu eta eguneratu beharra dagoela uste dut. P2P sareak erabiltzearen
> aldekoa naiz eta "industria kulturala" irauli beharra dagoela uste dut.
> Garapen kapitalistaren beste eremu asko bezala.
>
> Horregatik, oraintxe, Mega euskaraz izatea ederra iruditzen zait. Eta
> Librezale *nik* ulertzen dudan moduan, hori Megaren euskaraketarekin bat
> etor daiteke. Horregatik bota dut galdera gure asanblada honetara.
>
> Orain dela urte batzuk gauzak sinpleagoak ziren (nik behintzat horrela
> ikusten nituen). Baina Osoitzek azaldu duen bezala,
> software-as-a-service, sare sozialek, hodeiek eta abar, gauzak zailtzen
> doaz.
>
> Librezale garbi bat nahi dugula kontzienteki erabaki dezakegu eta
> askatasunaren muga gorriak zehaztu (eta gure definiziotik "software
> librea _lehenesten_ dugu" hori kentuz). Edo Librezale integratzaileago
> bat lantzen has gaitezke, Software katalogoa[1], Android euskaraz[2],
> FDroid[3], Euskalapp[4] eta gure inguruan barra-barra sortzen hari diren
> ekimenekin elkarlanean. Nik ez daukat argi zehazki zein estrategia
> jarraitu behar dugun (helburua ordea, esan dudan bezala, argi dudala
> baderitzot ere). Zuen arrazoiak eta hausnarketak entzun/irakurtzearekin
> konformatzen naiz :-)
>
> [1] http://softkat.ueu.org/
> [2] http://androideuskaraz.akting.eu/
> [3] http://www.euskalapps.net/
> [4] http://f-droid.org/
>
> Goraintziak,
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> .
>


-- 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130122/afe026bf/attachment-0002.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ander.jpg
Type: image/jpeg
Size: 16540 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130122/afe026bf/attachment-0002.jpg>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago