<html>
  <head>
    <meta content="text/html; charset=ISO-8859-15"
      http-equiv="Content-Type">
  </head>
  <body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
    <div class="moz-cite-prefix"><br>
        ez dut uste inork mega librezaletik kanpo egon behar denik
      adierazi, nik esan dudan bakarra mega niretzat enpresa bat gehiago
      dela, google, facebook... bezala.<br>
      <br>
        Osoitzek oso argi azaldu du konplexutasun gehiago dagoen mundu
      batean gauden arren librezale euskara informatikan sustatzeko jaio
      zela eta zer lehenesten den. ni neu "talibanismoen" kontrakoa naiz
      (adibidez orain linux munduan hain kritikatua izan den opensuse
      euskaratu nahian nabil, nahian denbora faltagatik diot, onartu
      dute euskara eta hasi naiz....)  <br>
      <br>
       lehenesteak ez ditu besteak alboratzen eta zuk diozunarekin bat
      nator lizentziara begira ezin garela egon euskara sustatzeko.<br>
      <br>
       horregatik nioen beste enpresekin batera ikusten dudala mega,
      horiek ere non? <br>
      <br>
      berriz gaude eusrazko software katalogoaren kontuaz...<br>
      <br>
      izan ontsa!<br>
      <br>
      <br>
      <br>
      2013/01/22 10:42(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:<br>
    </div>
    <blockquote
      cite="mid:f1ab396d6911116b64c515b5304ac93c@sindominio.net"
      type="cite">
      <pre wrap="">On 21.01.2013 13:25, Julen Ruiz Aizpuru wrote:
</pre>
      <blockquote type="cite">
        <pre wrap="">Aupa Txopi,

al., 2013.eko urtren 21a 12:22(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
</pre>
        <blockquote type="cite">
          <pre wrap="">Aupa zuek:

Atzo egunkarian irakurri nuen Kim Dotcom-ek Mega euskarara 
itzultzeko
eskaria egin zuela eta gaur euskaraketa dagoeneko egina dagoela:
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://zuzeu.com/2013/01/21/nork-euskaratu-du-kim-dotcomen-mega-com/">http://zuzeu.com/2013/01/21/nork-euskaratu-du-kim-dotcomen-mega-com/</a>
</pre>
        </blockquote>
        <pre wrap="">
Twitter bidez luzatu zuen eskaria urtarrilaren 8an[1].

</pre>
        <blockquote type="cite">
          <pre wrap="">Librezalen baditugu software zehatz batetik haratago doazen 
euskaraketa
batzuk. Hauk datozkit burura: GPL lizentzien euskaraketa, Creative
Commons lizentzien euskaraketa lortzen partaide batzuk burutu zuten
laguntza, Mozilla Europe webgunea, Tatoeba webgunea eta abar.

Egileak/ek nahi izanez gero, Mega zerbitzuaren euskaraketa 
Librezaleko
proiektutzat har genezake? Niretzat ez da berdina Google, Facebook 
edo
Twitter webguneak euskaratzea edo Mega euskaratzea. Gutako bakoitzak
Librezaleren "libre" kontzeptua leku desberdinetan jarriko du. Eta
horregatik egiten dut galdera.

Laneko konexiotik ezin ditut esteka asko ikusi eta ezin izan dut
euskaraketa honen daturik bilatu. Ez dakit euskaraketaren egiak/ek
Librezaleko kideak diren, ez diren edo zer. Baina hala ere, zuen 
iritzia
jakin nahiko nuke.

</pre>
        </blockquote>
        <pre wrap="">
Barkatu eztabaida zuk planteatutako haritik pixka bat aldentzen
badut, baina niri amorru galanta eman didana hau izan da (Firefox
Aurora darabilkit):
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://i.imgur.com/GIku5tS.png">http://i.imgur.com/GIku5tS.png</a>

Blogean ematen duten azalpenak[1] HTML5en FileSystem APIa aipatzen
du, baina kurioski:
- Aipatu APIa ez da HTML5 estandarrekoa[2].
- Fitxategi lokalekin lan egiteko Device Storage APIa da HTML5
estandarrean garatzen ari direna[3].
- Megaren HTML iturburua begiratuz gero XHTML 1.0 Transitional DTDa
darabilela ikus daiteke. Hau paradoxa.

Alegia, Chromek soilik onartzen duen API ez-estandar bat erabiltzen
du eta erabiltzaileak nabigatzaile hori erabiltzera bultzatzen ditu,
horretarako gezurrak eta erabiltzaileen ezjakintasuna erabiliz.
</pre>
      </blockquote>
      <pre wrap="">
Diozuna garrantzitsua da. Ez nekien hau gertatzen zenik. Presak 
eragindako zerbait den ala nahita horrela egin den eta horrela 
mantenduko den zerbait den ere ez dakit.

</pre>
      <blockquote type="cite">
        <pre wrap="">
Inori ez zaio ezaguna egiten kontua? Hamarkada bat atzera egin eta
IEren tiranian egiten ziren aldrebeskeriak datozkit gogora.

Weba ireki mantenduko bada, halako barrabaskerietatik urruti izango 
da.

Julen.

[1] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://twitter.com/KimDotcom/statuses/288535521855164417">https://twitter.com/KimDotcom/statuses/288535521855164417</a>
[2] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://mega.co.nz/#blog_1">https://mega.co.nz/#blog_1</a>
[3] <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://twitter.com/BrendanEich/status/292737380954275840">https://twitter.com/BrendanEich/status/292737380954275840</a>
[4] 
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://lists.w3.org/Archives/Public/public-webapps/2012JulSep/0823.html">http://lists.w3.org/Archives/Public/public-webapps/2012JulSep/0823.html</a>
</pre>
      </blockquote>
      <pre wrap="">
Nire ustez, gai hau oso korapilatsua da.

Android-en euskaraketa ekimena Librezaleko proiektu bat izateko 
trabarik ez zen egon (nik behintzat ez dut gogoan). Euskaraketaren 
bultzatzaileek Librezaleko baliabideak erabili nahi izan balituzte, 
arazorik izango ez zela ulertzen dut. Baina Android librea da? Nire 
ustez argi dago ezez, naiz eta softwareak GPL eta Apache lizentziak 
izan. Azalpen gehiago hemen:
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://www.gnu.org/philosophy/android-and-users-freedom.html">http://www.gnu.org/philosophy/android-and-users-freedom.html</a>

Facebook euskaratzen lagundu nuen (orain ez), Android euskaratzen 
laguntzen hasi nintzen (egia esan app bat nahiko aurreratua daukat baina 
utzi egin dut). Baina horrek ez du esan nahi libreak direla uste 
dudanik.

Librezalek softwarearen lizentzia bakarrik begiratu behar du?

Ni pertsonalki gizarte aske baten aldekoa naiz. Eta hara gerturatzeko 
bide asko daude. Azken helburuak betetzen dituzten gauzak bakarrik 
eginez edo behar izanez gero, bidean, azken helburuekin bat ez datozen 
gauzak ere eginez. Nik pertsonalki bilatzen dudan helburua argi dut, 
baina estrategiak eta ekintzak malguak izan behar direlakoan nago. Hori 
da nire iritzia eta noski, ez dauka zergatik Librezale osoarekin bat 
etorri behar.

Ni pertsonalki eduki libreen aldekoa naiz, baina musika talde batek CC 
lizentzien NC klausula erabiltzen badu ez diot boikota egingo. 
Alderantziz, aukera izatekotan, Copyright murriztailearen alde egiten 
duen beste talde baten aurrean lehenesten saiatuko naiz.

Ni pertsonalki jabetza intelektualaren aurka nago. Copyright legeak 
aldatu eta eguneratu beharra dagoela uste dut. P2P sareak erabiltzearen 
aldekoa naiz eta "industria kulturala" irauli beharra dagoela uste dut. 
Garapen kapitalistaren beste eremu asko bezala.

Horregatik, oraintxe, Mega euskaraz izatea ederra iruditzen zait. Eta 
Librezale *nik* ulertzen dudan moduan, hori Megaren euskaraketarekin bat 
etor daiteke. Horregatik bota dut galdera gure asanblada honetara.

Orain dela urte batzuk gauzak sinpleagoak ziren (nik behintzat horrela 
ikusten nituen). Baina Osoitzek azaldu duen bezala, 
software-as-a-service, sare sozialek, hodeiek eta abar, gauzak zailtzen 
doaz.

Librezale garbi bat nahi dugula kontzienteki erabaki dezakegu eta 
askatasunaren muga gorriak zehaztu (eta gure definiziotik "software 
librea _lehenesten_ dugu" hori kentuz). Edo Librezale integratzaileago 
bat lantzen has gaitezke, Software katalogoa[1], Android euskaraz[2], 
FDroid[3], Euskalapp[4] eta gure inguruan barra-barra sortzen hari diren 
ekimenekin elkarlanean. Nik ez daukat argi zehazki zein estrategia 
jarraitu behar dugun (helburua ordea, esan dudan bezala, argi dudala 
baderitzot ere). Zuen arrazoiak eta hausnarketak entzun/irakurtzearekin 
konformatzen naiz :-)

[1] <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://softkat.ueu.org/">http://softkat.ueu.org/</a>
[2] <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://androideuskaraz.akting.eu/">http://androideuskaraz.akting.eu/</a>
[3] <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://www.euskalapps.net/">http://www.euskalapps.net/</a>
[4] <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://f-droid.org/">http://f-droid.org/</a>

Goraintziak,

Txopi.

_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.org">Librezale@librezale.org</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>

.

</pre>
    </blockquote>
    <br>
    <br>
    <div class="moz-signature">-- <br>
      <img src="cid:part1.08000908.04010603@debagoiena.net" border="0"></div>
  </body>
</html>